BMASI, bezeroarekiko harreman-eredu desberdinean sendo sinesten duen estrategian espezializatutako aholkularitza-enpresa da. ia 20 urtean zehar, enpresak lehiakorragoak bihurtzeko eta gizartean daukaten eragin positiboa areagotzeko laguntza metodo propioa garatu dugu. eta giza talderik onenarekin egiten dugu. ezagutu gaitzazu.

Estrategia gara

Gauzen zergatia ezagutzea gustuko dugu. Aldaketak ulertzea eta zalantzan jartzea. Testuingurua interpretatzea. Aukerak baloratzea eta lehenestea. Ziurgabetasunak kudeatzea. Ikuspegi eta ikuspuntu desberdinak bateratzea. Eta asmo handiko erronka motibatzaileak planteatzea… Gure helburua: enpresei eta zuzendaritza-taldeei gora egiten eta etorkizuna eraikitzen laguntzea.

Esperientzia gara

Gure taldea da gure balio nagusia. Bakoitzak aholkularitza lanetan historia luzea du, hamaika enpresa, gobernu eta erakunderi laguntzen. Argi eta garbi dugu osotasunak beti zatien baturak baino hobeto funtzionatzen duela. Eta esan ohi da ezin dela harmoniarik sortu mundu guztiak nota bera jotzen badu.

Berrikuntza gara

Emaitza desberdinak bilatzen badituzu, ez egin beti gauza bera. Gure laborategiak hogei urte baino gehiago daramatza estrategia pertsonalizatuak diseinatzen, gure bezeroek bereizteko aukera izan dezaten. Inertzia jakin-minez eta erabakitasunez hausten delako.

Konfiantza gara

Gure bezeroen etorkizuneko erronketan inplikatzen gara. Erronka horiek sinesten ditugulako. Zintzotasunez eta zorroztasunez. Errezeta magikorik gabe eta konponbide pertsonalizatuak eskainiz. Erabaki konplexuak erraztuz. Iraunkortasunez eta zentzuz. Izan ere, hegan egin ahal izateko, norbaitek pista argitu behar du.

Taldea

Ana Avendaño

Bazkide Aholkularia

Beatriz Tejedor

Bazkide Aholkularia

Oscar Valdivielso

Bazkide Aholkularia

Igor Revilla

Bazkide Aholkularia

Iraide Goyeneche

Bazkide – Administrazioa

Manuel Vizán

Bazkide Aholkularia

Álvaro Quintanilla

Bazkide Aholkularia

Cristina Benguria

Aholkularia

Ainara Bendaña

Euskarri teknikoa

Natalia Torralba

Aholkularia

Lucía Hidalgo

Proiektu zuzendaria

Irati Piña

Aholkularia

Eleder Loriaux

Aholkularia

Goretti Abascal

Aholkularia

Asier Garcinuño

Aholkularia