Skip to content

Ana Avendaño

Bazkide Aholkularia

BMASIko bazkidea da, eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du aholkularitza estrategikoan. Enpresen eta erakundeen zuzendaritzari erabaki estrategikoetan eta antolaketa konfigurazioan aholkatzen die.

Hainbat sektoretako enpresentzako proiektuetan hartu du parte, energia, industria eta ezagutza-eragileak barne. Era berean, esperientzia handia du eskualde-lehiakortasuneko proiektuetan eta politika publikoen definizioan.

“Enpresa-estrategien diseinua eta garapena” izeneko ikerketa-proiektuaren egileetako bat da, baita enpresa-estrategiari eta -berrikuntzari buruzko hainbat argitalpen eta artikuluren egilea ere. Tokiko eta nazioarteko hainbat forotan hizlari gisa parte hartu du, eta Deustuko Unibertsitatean (Deusto Business School) irakasle gonbidatua izan da.

ESPERIENTZIA ARLOAK

  • Estrategia
  • Antolaketa-konfigurazioa
  • Balio partekatua
  • Prospektiba
  • Politika publikoak sustapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eremuetan

PRESTAKUNTZA

  • Deustuko Unibertsitatea – Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua
  • Estrategian espezializatutako prestakuntza, hainbat programaren bidez: Pentsamendu estrategikoa (IMD Lausanne Business School); Agertokien plangintza (Copenhagen Institute for Futures Studies); Negozio-ereduen berrikuntza (IESE); Ozeano urdinaren estrategia (Insead Business School)
  • Lehiakortasunari eta klusterizazioari buruzko prestakuntza (Harvard University Institute for Strategy and Competitiveness), ohorezko saria jasoz bizikletaren kluster bat garatzeko egindako lanagatik.
  • Prestakuntza Coaching-ean eta lidergoan (Deustuko Unibertsitatea)

aavendano@bmasi.net

Publicaciones y Media

No data was found
Skip to content