Edozein erronkari arrakastaz aurre egiteko estrategiak diseinatzen ditugu: haztea, dibertsifikatzea, berritzea edo erabaki garrantzitsuak hartzea: linealetik zirkularrera, analogikotik digitalera eta premiazkoenetik etorkizunean lehiakor eta jasangarri egingo gaituenera. ikuspegi estrategiko ausart batek aldea markatzen laguntzen duela sinetsita.

Zer egiten dugu

ERRONKA
SOLUZIOA

Behar bakoitzari, soluzio bat

Erronka bakoitza entzun, ulertu, zalantzan jarri, kontrastatu eta ondoen egokitzen zaion soluzioa eskaintzen dugu:

  • Errentagarritasunez hazi
  • Aldaketak interpretatu, testuingurura egokitu, aukerak baliatu
  • Etorkizuneko anbizioa definitu
  • Nahi den etorkizuna lortzeko jarraitu beharreko bidea zehaztu
  • Erabaki konplexuak edo inpaktu handikoak desblokeatu
  • Epe ertain-luzerako baliabideen esleipena planifikatu
  • Taldea lerrokatu
  • Etorkizuneko aukerak eta agertokiak aztertu
  • Xedetik helburura bidea egin
  • Barruko eta kanpoko ahots berriak gehitu…

Estrategiaren edozein dimentsiotan

Enpresa-estrategiaren alderdi guztiak barne hartzen ditugu, eta sektore pribatuan, publikoan eta ezagutza-sareetan dugun esperientziaren isla den 360º -ko ikuspegia ematen dugu.

  • Negozio-zorroaren kudeaketa
  • Merkatuan eta bezeroetan posizionamendu diferentziala
  • Negozio eta hazkunderako bide berrien garapena
  • Zerbitizazioa
  • Nazioartekotzea
  • Irteera-estrategiak
  • Ziurgabetasuna kudeatzeko prospektiba eta agertokiak
  • Aldaketa estrategikorako antolaketa
  • Jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, balio partekatua
  • Estrategia eta digitalizazioa

Mami… eta forma kontua

Erronka zenbat eta handiagoa izan, soluzioak orduan eta egokiagoa izan behar du. Horregatik, erabaki estrategikoak hartzen eta abian jartzen laguntzen diegu gure bezeroei, inpaktu handiena sortuko duen formatuan.

  • Plan estrategikoa
  • Negozio-eredu berritzaileen diseinua
  • Negozio- eta bideragarritasun-planak
  • Estrategiaren jarraipena eta eguneratzea
  • Zuzendaritzari edo jabetzari erabakiak hartzeko banakako aholkularitza
  • Erakundeetan ohitura estrategikoa garatzeko soluzioak

Sektore publikorako berariazko ikuspegiarekin

Gobernuei eta enpresa publikoei politika publikoak diseinatzeko, planifikatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko prozesuetan laguntzen diegu:

  • Ekonomia eta industria sustatzeko eta enpresak nazioartekotzeko estrategiak
  • Ekintzailetza-politikak
  • Berrikuntza, zientzia eta teknologia
  • Gobernuen eta sozietate publikoen estrategiak
  • Plan sektorialak: industria, nekazaritzako elikagaien katea, osasuna, etab.
  • Enpresari laguntzeko politikak eta programa publikoak
  • Sektore publikoa eraldatzeko eta berrantolatzeko proiektuak
  • Proiektu eraldatzaileak edo/eta esperimentalak
  • Energia, osasun, hezkuntza… politikei lotutako teknologia- eta enpresa-sustapena
  • Hiri-, eskualde- eta landa-garapena
  • Jasangarritasuna (hirukoitza) eta ekonomia zirkularra
  • Sektore ekonomiko eta kluster berriak
ERRONKA
SOLUZIOA