Skip to content

Beatriz Tejedor

Bazkide Aholkularia

30 urteko esperientzia du aholkularitza estrategikoan. Mota guztietako enpresa-taldeen eta enpresen jabeei eta zuzendaritza taldeko kideei, beren estrategiaren eta antolaketaren etorkizunari buruzko erabakietan aholkatzen die. Mota horretako 100 proiektu baino gehiagotan hartu du parte hainbat sektoretan, gehien bat industrian. Nazioartean ibilbide luzea du, eta Mexikon, Indian, Txinan, AEBn edo Venezuelan egin ditu proiektuak.

Erakunde-ikaskuntzari eta kapital intelektualari buruzko bi ikerketa-proiekturen egileetako bat da. Ezagutza hori Estrategiari eta Antolaketari buruzko hainbat artikulutan islatzen da erregulartasunez. Bestalde, irakasle gonbidatua da Deustuko Unibertsitatean (Deusto Business School), eta bertako coaching programan parte hartu du.

ESPERIENTZIA ARLOAK:

  • Estrategia
  • Dibertsifikazioa eta negozio-zorroa
  • Antolaketa
  • Nazioartekotzea
  • Balio partekatua

PRESTAKUNTZA:

  • Deustuko Unibertsitatea – Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.
  • Estrategian espezializatzeko prestakuntza, MIT Sloan School of Management, IESE eta Harvard University Institute for Strategy and Competitiveness programen bidez, baita agertokiei, negozio-ereduei, antolaketari, klusterizazioari eta kapital intelektualari buruzko ikastaro espezializatuak ere.

btejedor@bmasi.net

Publicaciones y Media

No data was found
Skip to content