Skip to content

Lucía Hidalgo

Proiektu zuzendaria

16 urte baino gehiagoko esperientzia aholkularitza estrategikoan. Enpresei, sozietate publikoei eta mota guztietako erakundeei laguntzen die, haien hausnarketa-beharretan, plangintza eta ezarpen estrategikoetan, eragin ekonomikoari buruzko azterketetan eta negozio-planetan. Askotariko proiektuetan parte hartu du, bai maila lokalean, bai nazioartekoan, hainbat sektoretako enpresentzat, hala nola energia, industria, elikadura, tokiko gobernuak eta ezagutza-eragileak.

Deustuko Unibertsitateko irakaskuntza-jardueretan parte hartu du, Ikerketa, Aholkularitza eta Gizarte Berrikuntzako Masterrean, besteak beste, eta Zuzendaritza Estrategikoa irakasgaiaren koordinatzailea izan da.

ESPERIENTZIA ARLOAK

  • Estrategia
  • Politika eta plan publikoak
  • Diagnostiko sektorialak, merkatuaren analisia eta benchmarkinga
  • Eragin ekonomikoa
  • “Emergent Thinking” metodologian oinarritutako dinamika parte-hartzaileak
  • Erantzukizun Sozial Korporatiboa

PRESTAKUNTZA

  • Deustuko Unibertsitatea – Zuzendaritza Garapeneko Masterra eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura (finantzen espezialitatea)
  • Estrategian espezializatutako prestakuntza, hainbat programaren bidez: MBA Business Expert (The Power MBA) eta Ozeano urdinaren estrategia (Insead Business School)
  • Lehiakortasunari eta klusterizazioari buruzko prestakuntza: “Lehiakortasuna, industria-politika eta klusterizazioa”, Jon Azua Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburuaren (1991-1995) eskutik, eta “Lehiakortasuna eta eskualdeko espezializazioa”, Mikel Navarro Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailearen eskutik.

lhidalgo@bmasi.net

Publicaciones y Media

No data was found
Skip to content