SEKTORE BERRIAK: ekonomia berdea eta bio-zientziak, etorkizuna eraikiz

Sektore berrien agerpenak gorabehera handiak sortzen ditu lurraldeen ekonomia eta gizarte egituretan, egunerokotasuna hartzen dute eta badirudi berehala aukera iturri bikaina bilakatuko direla.

Baina, aurretik ez zeuden ezagutza eta teknologia maila altuak eskatzen dituzten sektore gorakorren egituraketarako, beharrezkoak dira argi eta garbi definituriko estrategiak eta agente publikoen, akademikoen, ikertzaileen eta enpresarien partaidetza koordinatuaren plangintza zaindua, beti ere, toki horren gaitasunekin loturik.

Kritikoa da talentuan eta ikerketan inbertsioak planifikatzea, aliantza estrategikoak ezartzea, ezagutzaren sorkuntzan masa kritikoa izatea, emaitzetan bikaintasuna sustatzea eta itxaropenak jarduera berriaren garapen erritmoetara egokitzea. Halaber, aukerak emaitza bilakatzeko beharrezkoa da sektore berrien finkapen prozesuaren buru izateko tresna bereziak diseinatzea.

  • Zein sektore dira etorkizuneko garapen ekonomikoa bultzatuko dutenak? Zein dira mundu mailako joerak oinarri teknologikoa duten sektore berriei dagokienez?
  • Nola egituratzen da sektore berri baten garapena modu eraginkorrean? Zein gaitasun dira beharrezkoak sektore gorakorretan parte hartu ahal izateko?
  • Nola bilakatu tokiko aukerak eta aukera orokorrak gure erkidegorako jarduera ekonomiko? Zein dira itxaron behar ditugun garapen erritmoak?
  • Zein eragin du sektore berrien inguruan sortutako jarduerak? Nola bultzatu betidaniko erakundeek sektore berrietan izan beharreko partaidetza?

Laguntza BioBasque 2020 Estrategia berriaren definizioan

Bio-zientziek Euskadiko ekonomian eta gizartean duten eraginaren neurketa; BioBasque 2010 estrategiaren diagnostikoa eta ebaluazioa; bio-zientzien alorreko nazioarteko markoaren azterketa; bio-zientzien etorkizuneko planteamendua definitzea eta estrategia berria idaztea.

Gipuzkoarako ekonomia berdea estrategiaren garapena

Lurraldeak sektore estrategikoetan (energia, eko-eraikuntza, eko-industria, baliabide naturalen kudeaketa) dituen gaitasunen diagnostikoa; sektore “berdearekin” orokorrean erlazionaturiko etorkizuneko joeren azterketa eta ekonomia berdeko estrategien garapenean erreferentziazkoak diren nazioarteko esperientzien balorazioa; jarduera eta teknologia berriak sortzeko eta erakartzeko aukeren identifikazioa; Gipuzkoan ekonomia berderako estrategiaren diseinua eta alor horretan jarduera ekonomikoa sortzera bideraturiko jarduketa ildoak definitzea.

    

Bio-zientziak Gipuzkoa Fundazioaren, Gipuzkoan bio-zientziak bultzatzeko fundazioaren, definizioa

Fundazioaren jarduketa alternatiben definizioa, helburu eta jarduera estrategikoen deskribapena eta jarduerak abiarazteko ekintza plana.