PROGRAMA eta JARDUNALDI berriak: teoriatik praktikara

Nola jarriko dugu indarrean? Sarri askotan, erakunde publikoek prestakuntza eta elkarrekintza jardunaldiak antolatu eta dinamizatu behar izaten dituzte, inguruko enpresekin zein intereseko beste agente batzuekin.

Jardunaldi horietako bakoitzak bilatzen dituen helburuak oso anitzak izan badaitezke ere, guztien azpian zenbait helburu komun dago, gonbidaturiko erakundeak elkarren artean ezagutzea erraztuko duen elkarrizketarako eta harremanetarako espazioa sortzea, garapen edo elkarlan beharrak eta aukerak elkarren artean ulertzea, enpresa sarearen ezaugarri nagusiak eztabaidatzea, lehiakortasuna hobetzeko giltzarriak bilatzea edo prestakuntza eta kudeaketarako metodologiak eskaintzea, besteak beste.

  • Nola diseina ditzakegu definituriko politikak indarrean jartzeko ekintza programak? Zein metodologia dira egokienak kasu bakoitzean?
  • Zein dinamika gara daitezke inplikaturiko enpresen eta pertsonen partaidetza sustatzeko?
  • Zein eredu eta tresna erabili daitezke ekintza bultzatzeko?
  • Zein jardunaldik edo saio formatuk lagun dezakete hedapen hori? Nola diseinatu, dinamizatu, nola bilakatu partaide eta praktiko, erabilgarri, etab.?

Erosketa publiko berritzailea bultzatzeko lan jardunaldia

Euskadiko Herri Administrazioek erosketa publiko berritzailerako jarduketak bultza ditzaten erabilgarri izan daitezkeen zenbait aholku eztabaidatzera eta burutzera bideraturiko lan jardunaldia dinamizatzea.
Laneko dokumentu baten burutzapena eta aurkezpena, gogoeta bateratuaren dinamizazioa eta ondorioen dokumentu baten idazketa.

360º programa - Lehiakortasuna

ACC1Ó erakundeari (Generalitat de Catalunya) laguntza ematea, enpresan esku hartzeko programa paketizatua egiteko orduan, Kataluniako enpresen gogoeta estrategikoa eta ekintza operatiboa bultzatzeko.
Esku hartzeko hainbat tresna diseinatzea, metodologiak diseinatzea, enpresen esku jartzen diren eskuliburuak burutzea eta  ikasketa saioak eta lan tailerrak egitea.

Prestakuntza intra-ekintzailetzan

Talde teknikoei, enpresetan intra-ekintzailetza bultzatzeko esku hartze ereduetan prestakuntza eskaintzeko programa.