OSASUN publikoa eta GIZARTE-OSASUN ZERBITZUAK: ongizatea, aberastasuna eta berrikuntza sortzea

Osasun eta gizarte-osasun sistemek datozen urteetan izango duten erronka nagusia, zerbitzuak eskaintzeko sistema eraginkorraren, kalitatezkoaren, zuzenaren, solidarioaren eta unibertsalaren finantza jasangarritasuna bermatzea da. Gero eta laguntza eskari handiagoa baliabide mugatuagoekin uztartzea bilatu behar da, kudeaketa eta antolakuntza eskema aurreratuen bitartez.

Erronka horri arrakastaz aurre egin ahal izateko ezinbestekoa da berrikuntzaren aldeko apustua egitea, ezagutzaren sorkuntza eta aplikazioa bultzatuz, I+G+b-aren bitartez.

Beste alde batetik, ezin dugu ahaztu osasuna, aberastasuna sortzeko potentzial handia duen sektorea dela, BPG sortzeko orduan eta enpleguan duen pisua dela eta, eta balio erantsi altua duten sektoreetan (IKT-ak, ekipamendua, farmazia industria, etab.) duen ondorio bultzatzailearen eraginez.

  • Nola eboluzionatu behar dute osasun eta gizarte-osasun sistemek biztanleen behar aldakorrei erantzun ahal izateko (kronikoak, zahartzea, prebentzioa…)?
  • Nola bultzatu eta erraztu biztanleen osasuna eta ongizatea hobetzen eta baliabideen erabileran eraginkor izaten lagunduko duten berrikuntzen garapena?
  • Nola indartu baliabide eta finantzaketa iturri berriak, sistema jasangarria eta iraunkorra izan dadin?
  • Nola sustatu aberastasuna sortzen lagunduko duten negozio aukera berriak? Nola kudeatu aukera horiek?

Osasunean Berriztatzeko Foroa martxan jartzeari laguntza ematea

Osasun alorreko Berrikuntza eta Ikerketa Euskal Fundazioari – Bio Fundazioari, laguntza ematea, enpresa egituraren garapenera bideraturiko Osasunean Berriztatzeko Foroa egituratzeko eta martxan jartzeko.

Etengabeko laguntza Osasun Sailari, kudeaketa hobekuntzak ezartzeko

Laguntza teknikoa Euskadiko Autonomia Erkidegoan osasun aseguruen alorreko jardunbideak eguneratzeko, sistematizatzeko eta homogeneizatzeko, Sailaren estrategiaren jarraipenerako aginte talde integralaren garapena eta osasunaren eragin ekonomikoaren estimaziorako eredua burutzea.

Gizarte-osasun alorreko Berrikuntzarako Euskal Fundazioaren (gaur egun Etorbizi) diseinua

Eusko Jaurlaritzari laguntza ematea Gizarte-osasun alorreko Berrikuntzarako Euskal Fundazioaren diseinuan. EAE-k gizarte-osasun ezagutzari eta berrikuntzari buruzko alderdietan duen egoeraren diagnostikoa; xedearen eta helburu estrategikoen zehaztapena; negozio objektibo ereduaren definizioa; horren ezarpenaren plangintza; eta inbertsio eta ustiapen aurrekontuen burutzapena.