BENCHMARKING: alderatu ikasteko, egokitzeko eta hobetzeko

Mundu osoko gobernuek, enpresek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek, helburu berberak bilatzen dituzte (hazkundea, lehiakortasuna, aberastasuna, ongizatea, jasangarritasuna…), ikuspegi desberdinetatik. Horretarako, proiektuak garatzen dituzte, zenbait jarduera sustatzen eta finantzatzen dituzte, jarduera horiek dinamizatzen dituzte eta beste agente batzuekin elkarlanean aritzen dira.

Polo anitzeko mundu honetan, komenigarria da aldian behin azterlan konparatiboak egitea, antzeko erakundeen eta lurralde liderren edo konparagarrien portaerak zaintzeko, ikusteko eta monitorizatzeko, norberaren errealitatera egokitu daitezkeen jardunbideak eta ideiak identifikatzeko.

Azterlan konparatibo horiek, gure estrategien, politiken eta negozio ereduen funtsezko elementuak ezagutzeko, ikasteko eta egokitzeko aukera ematen digute, frogaturiko arrakasta izan duten erreferentziazko esperientzietan oinarrituz.

  • Zein erakunde / lurralde dira erreferente nire esparruan?
  • Zer ikasi dezakegu beraiengandik?
  • Zein helburu, jarduketa eremu eta jarduera zehatz gauzatzen dituzte?
  • Zein dira hartzen dituzten antolakuntza modalitateak? Nola finantzatzen dute jarduera lurralde / erakunde horiek?
  • Nire erakundearentzat aliatu gisa jardun dezakete? Elkarlan publiko-pribatu eraren bat al dute?

Nazioarteko Benchmarking-a mendekotasunaren alorrean

Mendekotasunaren alorrean lanean eta ikerketan lan egiten duten zentroen identifikazioa eta azterketa, honako puntu hauei buruzko informazioa jasoz: xedea eta helburu estrategikoak, jarduketa alorrak eta zerbitzuak, antolakuntza egitura, finantzaketa formulak, laguntzaileak eta sareak.

Unibertsitateen "on-line" ikasketa mapa

Nazioarte mailan campus birtualen alorrean dauden joerak, erreferentziazko campus birtualen negozio ereduaren azterketa, balio proposamenaren azterketa, bezeroen segmentua, bideak, bezeroekin harremana, aliantzak, jarduerak, funtsezko baliabideak, etab.
Ondorioak eta aholkuak eskuratzea.

Berrikuntzaren alorrean lider diren Europako lurraldeen Benchmarkinga

Berrikuntzaren alorrean lider diren Europako lurraldeen Benchmarking-a, lurralde berritzaileen funtsezko ezaugarri orokorrak identifikatzeko eta Euskadiri aurrera egiten lagunduko dioten jarduketak proposatzeko, gizarte berrikuntzan, teknologia berrikuntzan, enpresa eraldaketan, internazionalizazioan eta sustapenean eta komunikazioan.