LEHIAKORTASUN planak, lurraldeen garapen jasangarria bultzatuz

Aldaketa sakonak ari dira gertatzen mundu osoan lehiatzeko moduari dagokionez. Hori dela eta, enpresek, gobernuek eta gizarteek elkarlanean aritu behar dute, garapena bultzatuko duten testuinguru eta ikuspegi berritzaileak diseinatzeko orduan.

Garapen hori, erakundeek eta lurraldeek, bertako pertsonei eta erkidegoei aberastasun iraunkorragoa emango dieten eredu lehiakorragoetara eta inklusiboagoetara egin duten pixkanakako eraldaketan adierazten da.

Lehiakortasunaren hobekuntzarako estrategietarako ezinbestekoa da jasangarritasuna, garapen inklusiboak eta integratzaileak, ekonomiaren klusterizazio aukerak, berrikuntza teknologikoaren eta ez teknologikoaren bultzada, enpresa eta pertsona berritzaileen sustapena, ekintzailetzaren sustapena, agente publikoen eta pribatuen arteko kooperazioa… bezalako elementuak kontuan izatea.

  • Zein eragin dute gure lurraldeetako lehiakortasunean globalizazioa, teknologien garapena, ezagupenaren nagusitasuna, etengabeko konektibitatea… bezalako aldaketek?
  • Zein elementuren gainean egin behar da lan lurralde lehiakortasuna eta berrikuntza gaitasuna bultzatzeko?
  • Nola garatu elkarren arteko egitasmoak eta apustuak gauzatuko dituzten elkarlan publiko-pribatu prozesuak eta markoak, klusterren bultzada, ezagupenaren eta talentuaren sustapena, etab.?

Laguntza Industria Politikako Agenda Estrategikoaren egituraketan

Enpresen lehiakortasunerako aukeren azterketa eta lehiakortasuna bultzatzeko eta errazteko lehentasunezko ekintzen zehaztapena.

Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana

Laguntza Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, Lehiakortasun Planaren burutzapenerako: arauzko markoaren azterketa, lehiakortasun ereduaren definizioa, jarduketa ardatzen eta beharrezko baliabideen zehaztapena, etab.

ENCEk Uruguayn aurrera daraman inbertsio egitasmoarekin lotutako ekonomiaren klusterizazioa

ENCEk Uruguayn aurrera daraman egitasmoa estrategian sartzea eta estrategia horren inguruan kluster bat bultzatzearen bideragarritasuna, eta baso-zur-energia jardueraren inguruan klusterizazio egitasmoa diseinatzea, tokiko garapen ekonomikoan eragina izango duen laguntza enpresa egitura garatuz.