GOBERNU ONA: berrikuntza publikorako printzipioak eta tresnak

Gobernuak esfortzu garrantzitsuak ari dira egiten politika egiteko era berriro formulatzeko.

Lurraldeen eta hirien lehiakortasuna, jasangarritasuna eta gizarte kohesioa bultzatzera bideraturiko politikak aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa izan da neurrira egindako tresna propioak diseinatzea, izan ere, ez dago edozein lurraldetarako eta edozein testuingurutarako egokia den politika estandarrik. Gero eta konplexutasun handiagoaren ondorioz, betidaniko lan eskemek eta antolakuntza moduek ez dute jada balio.

Sistemako mailen eta agenteen arteko elkarrekintza bultzatuko duten gobernantza eredu berrien bilaketa etengabea da nazioarte mailan, ekintzak eta politikak era eraginkorragoan definitzeko helburuz, epe luzeko ikuspegia, irekiera, elkarlana, konfiantza eta talde lana sustatuko duten prozesuetan oinarrituz.

  • Nola adostuko ditugu Gobernu osora bideraturiko marko estrategikoa eta lehentasun eta konpromiso multzoa? Nola inplikatuko dugu langile publiko bakoitza lan horretan?
  • Nola bultzatuko dugu Herri Administrazioan lanerako kultura berria, kudeaketa irizpide aurreratuetan oinarritua?
  • Zein neurri edo tresna berri diseina dezakegu elkarlana eta partaidetza bultzatzeko?
  • Nola bultzatuko ditugu berrikuntza publikorako dinamikak arrazionalizazioaren, sinplifikazioaren eta gardentasunaren bitartez, gobernu onerako oinarrizko printzipio gisa?

Euskal Trenbide Sarea – ETS-ren berrikuntza alorren definizioa

Trenbide azpiegitura kudeatzaileari laguntza ematea bere berrikuntza gaitasunen diagnostikoan eta berrikuntza fokuen identifikazioan, kalitatezko zerbitzuak hobetzeko, efizientziari, eraginkortasunari eta segurtasunari dagokienez.

Gipuzkoako Foru Diputazioaren 07-11 Kudeaketa Plana

Lurraldearen gaitasunen eta erronken diagnostikoa; gobernu lehentasunak; politikak eta egitasmoak; kudeaketa eraginkorrerako barne mekanismoak; ebaluazio eta jarraipen sistema (adierazleak, kontrol organoak, partaidetzarako espazioak, etab.). Laguntza, gogoeta prozesu integralean, plangintzan, burutzapenean eta jarraipenean.

"Kultura politikoaren aldaketa lurralde mailako gobernuetan" azterlana

Aaltoko (Finlandia) Unibertsitatearekin elkarlana, Gipuzkoako Foru Diputazioaren esperientzian oinarritutako azterlan horretarako.