PROSPEKTIBA, etorkizuna aztertzeko, ulertzeko eta etorkizun horretan eragina izateko diziplina

Prospektiba, etorkizuna aztertzen duen diziplina da, ulertzeko eta etorkizun horretan eragina izateko.

Osagarritasun handia dago prospektibaren eta estrategiaren artean. Estrategiak zenbait “epe” izan behar ditu kontuan, eta epe laburreko, ertaineko eta luzeko gai kritikoei eman behar die erantzuna.

Beraien estrategiak horizonte horiek kontuan izanda egituratzeko gai diren enpresak, beren lehiakideek ulertzen ez dituzten aukerez eta arriskuez jabetuko dira.

  • Nolakoak izango gara 20 urte barru? Eta gure enpresak? Eta gure hiriak?
  • Zein alderdik eta aldaketak izango dute eragina gure eguneroko bizitzan datozen hamarkadatan? Zein portaera itxoin behar ditugu gure kontsumitzaileen artean?
  • Aurreikuspenen arabera, nola eboluzionatuko dute gure produktu nagusien merkatuek geografia bakoitzean?
  • Zein produktu berri agertuko dira merkatuan? Nola eboluzionatuko dute gure sektoreko teknologiek?
  • Zein estrategia jarraituko dituzte etorkizuneko enpresek? Nola antolatuko dira?

Eusko Jaurlaritza – Lehendakariaren Gai Sozio-ekonomikoetarako Aholkularitza Kontseilua

Demografia, Enplegua eta Prestakuntza Euskadi 2030 Horizontean

Laguntza teknikoa Lehendakariaren Gai Sozio-ekonomikoetarako Aholkularitza Kontseiluari, “Demografia, Hazkunde Ekonomikoa eta Kontu Publikoen Jasangarritasuna 2030eko horizontean” gaiari buruzko txostenean, honako alor hauek landuz: proiekzio demografikoak, eszenatokiak, hazkunde ekonomikoa, kontu publikoen jasangarritasuna eta zahartzeari aurre egin ahal izateko politika publikoak.