ERAGIN ekonomikoa: erabakiak hartzeari laguntzeko funtsezko tresna
Inbertsio garrantzitsua eta hainbat agenteren partaidetza eskatzen duen edozein azpiegiturak, proiektuk edo ekitaldik eragin ekonomikoa du berau burutzen den lurraldean.
Eragin ekonomikoaren azterketak, proiektuarekin, ekitaldiarekin edo azpiegiturarekin zuzenean edo zeharka erlazionaturiko agente guztiek egindako gastuaren balorazioa hartu beharko du kontuan, eremu geografia eta denbora eremu horietan.
Fluxu ekonomikoen, ondorio biderkatzaileen eta onura gehien jasoko duten sektoreen ezagupenak, azterketarako eta erabakiak hartzeari (hasiera batean, proiektu berriaren bideragarritasunari buruzkoak) eta lurraldean eragindako benetako ondorio ekonomikoari (ondoren, proiektua amaitu eta gero) informazio baliotsua emango die proiektu edo azpiegitura horren sustatzaileei eta finantzatzaileei.
- Nola baloratuko ditugu alor ekonomikotik eta fiskaletik proiektu jakin batek bere ingurunean dituen ondorioak eta itzulkinak? Jakin al dezakegu zein izan diren onura gehien jaso duten produkzio sektoreak?
- Nola aztertu eta baloratu dezakegu proiektu jakin baten inguruan eta proiektu horretan parte hartzen duten agente anitzen elkarrekintzaren ondorioz aurrera eramandako jarduera guztiek eragindako gastua?
- Zein argumentu koantitatibok lagundu dezakete azpiegitura edo egitasmo berri bat justifikatzeko?