EKINTZAILETZA eta BARNE EKINTZAILETZA, balioa sortzeko motoreak

Une honetan gero eta interes handiagoa dago ekintzailetzaren bultzadaren eta sustapenaren inguruan, balioa eratzeko, enplegua sortzeko eta BPG hazteko funtsezko elementu gisa.

Ardura hori, alor horretako hainbat ekintzaren existentzian (toki, lurralde, nazio eta nazioarte mailakoak) ageri da; batez ere, prestakuntza programetan gaitasun ekintzaileak sartzea, ekintzaileari eta enpresari laguntzeko ekimenak, haztegiak, kapital funtsen sustapena, etab.

Baina, programa asko eta asko egon arren, batzuetan horiek ez dira lerrokaturik egoten edo berrikuspen bat behar izaten dute. Azken helburua, ibilbide luzea eta nazioarteko ikuspegia izango duten negozio berritzaile berrien sorreraren bitartez aberastasunaren sorrera optimizatzea eta egungo enpresak indartzea da.

  • Nola definitu eta artikulatu gobernu plan bat ekintzailetzari laguntzeko? Zein departamentuk edo sailek hartu behar dute parte?
  • Ekintzailetzarekin erlazionaturiko zein gaitasun sar daitezke hezkuntzan?
  • Nola egituratu sektore estrategikoetarako ekintzailetza politika bereziak? Ekintzaileari laguntzeko zein ekimen bultzatzen dira beste herrialde batzuetan?
  • Nola “arindu” egitura eta ekimen desberdinen arteko koordinazioa?
  • Nola sustatu eta egituratu jarduera ekintzailea enpresa barruan?

Euskadi Gizarte Ekintzailea Plana

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari laguntza ematea, Euskadi Gizarte Ekintzailea Plana burutzeko orduan: ikuspegia, xedea eta helburu estrategikoak idaztea; helburuak lortzeko aurrera eraman beharreko jarduketen eta proiektuen deskribapena; horiek ezartzeko betekizunak; kudeaketarako eta jarraipenerako mekanismoak, etab.

  

Barne ekintzailetza ereduaren garapena eta balioztapena

Enpresa kudeaketa ereduaren definizioa, enpresa barruan barne ekintzailetza ekimenak sortzeko.

Proba pilotuak Korta Group, Gorosable eta Grupo Egile enpresetan, Administrazioaren aldetik barne ekintzailetzari laguntzeko metodoak balioztatzeko, metodo horren aplikazio praktikoaren bitartez.

Euskal Herriko Unibertsitateko lizentziaturetan kultura ekintzailea sustatzeko gaitasunen definizioa

UPV/EHU-ko ikasleen artean berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin erlazionatutako gaitasunen garapen eredua burutzea, beste unibertsitate batzuetan aurrera eraman diren ekimen arrakastatsuen azterketan oinarrituz, eta alor horretan adituak direnekin elkarlanean.