Equipo B+I Strategy

Equipo B+I Strategy

Web orri helbidea: http://www.bmasi.net

Gure desiorik onenak 2021rako

Pandemiaren eraginez bizi izan dugun guztiagatik atipikoa eta bereziki gogorra izan den 2020. urtea atzean geratu da.Elkarrekin partekatzeko proiektuz eta momentuz betetako urtea dugu zain. B+I Strategytik ilusioz betetako urtea opa dizugu.Gure desiorik onenak 2021rako.
Gehiago irakurri...

Oscar Valdivielsok “Ekonomia Zirkularreko aukerak Urola Erdian” jardunaldian hartu du parte

Joan den azaroaren 11n, “Ekonomia zirkularreko aukerak Urola Erdian” jardunaldia egin zen streaming bitartez. Iraugi Berritzen-ek antolaturiko saioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren babesa izan zuen. Jardunaldiaren helburua eskualdearen lehiakortasun-posizionamenduari bultzada ematea eta 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuekin bat egitea izan zen. Oscar Valdivielso B+I Strategyko bazkideak, industriarako ekonomia zirkularreko aukeren azterlana aurkeztuz hartu zuen parte saioan, metal-mekanika, makina, elikadura, altzari eta eraikuntza sektoreetan. Ikerketa…
Gehiago irakurri...

Elkarrizketa Sabin Azuari #elpodcastdebegoberistain-en

  • Saila:
  • Saila: Noticias
Orainaldia nahasia da, etorkizuna perfektua. Esaera afrikar honen premisapean, duela egun batzuk #elpodcastdebegoberistain-ek Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide Zuzendariarekin hitz egin zuen. Nola jokatu behar dute enpresek Covid-19aren ondoren sortutako egoera berriaren aurrean? Norantz doaz langileak? Jakingo al dugu ziurgabetasuna kudeatzen? Horiek dira elkarrizketan jorratu ziren gaietako batzuk. Hobeak izango al gara? Eman play-ri.
Gehiago irakurri...

Estrategia Nº000009 gure liburu berria kalean dago jadanik

  • Saila:
  • Saila: Noticias
Joan den ekainaren 30ean B+I Strategyren Estrategia Nº000009 argitalpen berria aurkeztu genuen online, Estrategiari buruzko liburuen urteroko gure serieko bederatzigarren alea. www.bmasi.net gure webgunetik streaming bitartez emandako ekitaldian solasaldia egin zen Jon Fernández Orbea Koop. Elk.-ko Zuzendari Gerentearen, Mikel Barandiaran Dominion Taldeko Kontseilari Eskuordetuaren, Pilar Kaltzada kazetari eta Linking Ideas-eko bazkide zuzendariaren eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariaren artean. Estrategia Nº000009 2020ko udaberriarekin sortu da, eta jarraipena ematen dio…
Gehiago irakurri...
Harpidetu RSS feed honetara