Orkli, urteko Gipuzkoako enpresa hoberena

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Orkli enpresari eman dio “Urteko Gipuzkoako enpresa hoberenaren” saria, lurraldearekin eta enpleguarekin erakutsi duen konpromisoa dela eta. 

Orkli Mondragon Taldeko enpresa da, egoitza Ordizian du, eta bere jarduera berokuntzarako, osasuneko ur berorako, ura berotzeko eta etxeko gailu elektrikoetarako osagaien fabrikazioan eta salmentan zentratzen da. Nazioartekotze goiztiarrari eta bere sektorean agente global izateko egin duen apustuari esker, Orklik mundu mailako lider izatea lortu du krisiaren ondorioak gehien jasan dituen sektoreetako batean. 

Aintzatespen hori, IESE negozio eskolak 2013an emandako industria bikaintasunaren sariari gehitzen zaio.

Gure zorionik beroena Orkliri aintzatespen horiek jaso izanagatik. 

Orkli, B+I Strategyren bezero da 2013. urtearen amaieratik.  

 

Sari horri buruzko informazio gehiago esteka hauetan:  

Industria Bikaintasunaren Saria (2013ko abendua)

Urteko Gipuzkoako enpresa hoberenaren saria (2014ko martxoa) 

Irakurri albistea tulankide.com helbidean

Irakurri albistea diariovasco.com helbidean

Irakurri albistea elpais.com helbidean

 

 

 

Media