B+Ik Katalunian egin duen apustua indartu du

Urte batzuetan Katalunian nolabaiteko presentzia izan ondoren, etapa berriari ekingo diogu ilusioz beteta. B+I Catalunya, Kataluniako enpresei eta erakundeei Estrategiaren eta Lehiakortasunaren alorretan laguntza eta arreta hobea eskaintzeko xedez sortzen da. Pauso horrekin, Katalunian, B+I Strategyren erkidegoan integratuta egongo den enpresa berria sortzeko bideari ekingo diogu, gure nortasun ezaugarriak izango dituen enpresa: Estrategian espezializazioa, ezagutzarekin konpromisoa, industriari laguntza, ekintzarako orientazioa, bezeroarenganako hurbiltasuna eta nazioarteko bokazioa.

Proiektu horren buru izateko eta hazten laguntzeko, gure taldean Montserrat Palet sartu da, enpresa garapenaren eta enpresak nazioartera zabaltzearen alorretan ospe eta esperientzia zabala dituen profesionala.

 

Media