DFG-GFAren “Jabetzaren erreleboa langileen partaidetzaren bitartez” jardunaldia

DFG-GFAren “Jabetzaren erreleboa langileen partaidetzaren bitartez” jardunaldia

oan den azaroaren 13an, Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Jabetzaren erreleboa langileen partaidetzaren bidez” jardunaldia antolatu zuen Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan. 

Langileen partaidetza kontuan izan beharreko bidea da Gipuzkoako enpresa askotan dagoen suzesio beharra kontuan izanik. Aukera horrek jardueraren jarraipena bermatzen eta eta enpresak sustraitzea indartzen laguntzen du. Hori dela eta, jardunaldiaren helburu nagusia, alternatiba horrekin erlazionaturiko onura, oztopo eta palanka nagusiei buruz hitz egitea eta eztabaidatzea izan zen. 

Ekitaldian Sarah Deas Co-operative Development Scotland erakundeko zuzendariak hartu zuen parte, eta horrek Eskoziako esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko aukera eman zuen. Halaber, duela denbora gutxi jabetza errelebo prozesuak amaitu dituzten Gipuzkoako hiru enpresak ere hartu zuten parte jardunaldian: Ekide S.L., Tarte S.Coop. eta Industrias Ormola S.A.L.

B+I Strategyk jardunaldiaren antolakuntzan hartu du parte, 2016-2019 Partaidetza Estrategia diseinatzeko eta martxan jartzen DFG-GFAri laguntzeko prozesuan.

Albiste osoa Orain Gipuzkoan

Hizlarien esku-hartzeak:

Jardunaldiko Bideo osoa.

Media