Guggenheim Bilbaok bere XX. urteurrena ospatu du

Guggenheim Bilbaok bere XX. urteurrena ospatu du

B+I Strategytik bat egin nahi dugu Guggenheim Bilbao Museoak bere hogeigarren urteurrena dela eta jasoko dituen zorion kontaezinekin. Eskerroneko eta aintzatespeneko hitzak luzatu nahi dizkiegu, beste ekimen batzuekin batera Bilboko hiriaren eraldaketaren buru izan zen eta gure nazioartekotzea nabarmen indartu zuen proiektua martxan jartzeko ausardia, irudimena eta erabakikortasuna izan zuten guztiei. 

Besarkada bat, Juan Ignacio Vidarte buru dela, bere eguneroko lanarekin Guggenheim Bilbao proiektua posible egiten duen profesional talde osoari. Ea urteurren hau, ibilbidean arrakasta gehiago sortzeko abiapuntua den. 

B+I Strategyko profesionalek Museoaren historiaren hainbat unetan berarekin lankidetzan aritzearen zortea izan dugu. Pribilegiatuak sentitzen gara partaidetza hori izan dugulako. 

Bideo: Yo soy de Bilbao - Museo Guggenheim Bilbao

   

  

Media