B+I Strategy Gipuzkoako STARTinnova programarekin elkarlanean

B+I Strategy Gipuzkoako STARTinnova programarekin elkarlanean

Joan den otsailaren 25ean STARTinnova Gipuzkoa sarien banaketa ekitaldia egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean. 

Ekitaldi horrekin amaiera eman zitzaion El Diario Vasco egunkariak bultzatzen duen programa pedagogikoaren laugarren edizioari. Programaren helburua ekintzailetzarako harrobia bultzatzea da, Gipuzkoako 28 ikastetxetako 650 ikasleren partaidetzarekin. 

Aday Guerra ekintzaile, ekintzailetzari eta intraekintzailetzari buruzko kontsultore eta hainbat eta hainbat enpresaren aholkulariak eman zuen amaierako hitzaldia. Guerrak berrikuntzaren balioa helarazi zien gazteei, ez norberaren proiektua sortzeko bakarrik, baita enpresa barruan aurrera eramateko ere. 

Euskadiko ekintzailetzari laguntzeko aurrera daramagun ildoaren barruan, B+I Strategy laguntzaile gisa aritu da amaierako ekitaldian. 

Ekitaldi horretan Mónica Bartolomék hartu zuen parte B+I Strategy ordezkatuz.

 

 

El Diario Vasco

Media