Merkataritza zuzendaritza eta negozio estrategia

Igor Revilla eta Mikel Achotegui gure bazkideek, AFM clusterraren nazioartekotze lan taldearen 2015eko azken bileran hartu zuten parte. Hitzaldi laburraren ondoren, enpresa baten merkataritza sailak negozio estrategiaren diseinuan eta ezarpenean hartu behar duen rolari buruzko eztabaida sortu zen. 

Merkataritza sailak (eta Merkataritza Zuzendaritzak, batez ere), funtsezko informazioa eskaintzen du erabakiak hartzeko, eta bere inplikazioa kritikoa da erabaki dena ezartzeko orduan. Hala ere, enpresa askotan alor horrek ez du behar adinako arretarik jasotzen, edo ez da behar bezala kudeatzen, eta horrek, batzuetan, erabaki okerrak hartzera eramaten du. 

Tesi horretan oinarrituta, B+I-ren helburua merkataritza kudeaketaren eta negozio estrategiaren arteko harreman puntuak azaltzea, akats ohikoenei buruzko arreta piztea eta hobekuntzarako zenbait jarraibide iradokitzea izan zen. 

Eskerrak eman nahi dizkiogu AFMri bere gonbidapenarengatik. Asko atsegin dugu horrelako topaketetan parte hartzea, gure esperientzia praktikoa kontrastatzeko aukera ematen baitigute, bezero askorekin lan egiteko aukera ematen digulako, sektore jakin bateko enpresen errealitatean. 

 

Media