B+I Strategyk, Iraurgi Berritzenek antolatutako XIII. TOPAKETAK Jardunaldian hartu du parte

B+I Strategyk, Iraurgi Berritzenek antolatutako XIII. TOPAKETAK Jardunaldian hartu du parte

Joan den azaroaren 24an XIII. TOPAKETAK jardunaldia egin zen Azkoitiko “Oteiza Aretoan”. Iraurgi Berritzenek antolatutako saioaren helburu nagusia, elkarren artean eskualdea eraldatzen joateko lankidetzan ari diren eragileen urteko topaketa izatea da. 

Topaketan zenbait alderdi landu ziren, aurreko urtean egindako ekarpenak, lankidetza eragileen artean garaturiko azken proiektu estrategikoen aurkezpena eta Iraurgi Berritzenen Berrikuntzari eta Sustapen Sozioekonomikoari buruzko ekintza ildoen jakinarazpena. 

Halaber, bertaratuek eskualdearen gaur egunari eta etorkizunari eta Iraurgi Berritzenen lanari buruzko mahai inguruan parte hartzeko aukera izan zuten.

Sabin Azuak mahai inguruan hartu zuen parte, eskualdeko enpresetako, ikastetxeetako eta herri administrazioetako zenbait ordezkarirekin batera, aurrean dauden erronkei eta Iraurgi Berritzenek, ingurunearen garapen ekonomikorako eta sozialerako proiektuen dinamizatzaile gisa, egiten duen lanari buruzko kanpoko ikuspegia eskainiz eta etorkizunerako lan ildo berriak planteatuz. 

Oscar Valdivielso mahai inguruko moderatzaile gisa aritu zen. 

 

 

  

 

Media