Sabin Azuak Agro Sevillaren Urteroko Konbentzioan hartu du parte

Sabin Azuak Agro Sevillaren Urteroko Konbentzioan hartu du parte

Joan den azaroaren 19an, Sabin Azuak, Marbellako Los Monteros Hotelean egin zen Agro Sevillaren Urteroko Konbentzioan hartu zuen parte, enpresak luzatutako gonbidapenari erantzunez. Konbentzio horretan Zuzendaritza Kontseiluko kideak, oliba ekoizten duten lehen mailako Kooperatiba batzuetako ordezkariak, zuzendaritza taldea eta enpresako profesionalak elkartzen dira, enpresaren nondik norakoari eta etorkizuneko planei buruz eztabaidatzeko. 

Ekitaldi horren barruan, Sabin Azuak, aldaketa une hauetan diseinu estrategiko egokia izatearen beharrari buruzko “Estrategia: Zer da eta zergatik da beharrezkoa” hitzaldia eman zuen.

 

Media