Igor Revillaren hitzaldia AIC Nexten

Igor Revillaren hitzaldia AIC Nexten

Joan den azaroaren 12an, Automotive Intelligence Centerrek antolatutako AIC Next 2015 - “Automobilgintzaren mundua ikusteko beste modu bat” egin zen Amorebietan. 

Igor Revilla gure bazkideak gonbidapena jaso zuen, industria alorreko enpresen aldetik zerbitzuak garatzearen ondorioz automobilgintzaren sektorean sortzen diren negozio aukerei buruzko gogoeta egiteko. 

Bere hitzaldian, enpresa bakoitzak zerbitzuen ekosisteman kokagune egokiena era aktiboan bilatzearen garrantzia defendatu zuen Igor Revillak. Hori lortzeko beharrezkoa da beste enpresa batzuek balio katean duten portaerari behatzea, etorkizunean pentsatzea eta kultura eta antolakuntza aldaketa sustatzea. 

 

 

Igor Revilla, B+I Strategy - AIC Next 2015

Media