B+I Strategyk, intra-ekintzailetza lehiakortasun palanka gisa gaiari buruzko debatea jaso du

B+I Strategyk, intra-ekintzailetza lehiakortasun palanka gisa gaiari buruzko debatea jaso du

Joan den ostegunean, maiatzaren 28an, “Intra-ekintzailetza: enpresa eta lurralde lehiakortasun palanka” gaiari buruzko debatea egin zen B+I Strategyren bulegoetan, Estrategia Empresarial aldizkari ekonomikoaren laguntzaz antolatuta. 

Jokin Lopetegi, CAF-eko Negozio Berrien Azeleragailu arduraduna; Jatsu Intxaurbe, BATZ-eko Berrikuntza Managerra; Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaria; Roberto Urkitza, Estrategia Empresarialeko Kontseilari Eskuordetu-Zuzendaria; eta B+I Strategyko Oscar Valdivielso eta Galo Álvarez intra-ekintzailetzari buruz aritu ziren. 

Hau da, enpresa bakoitzeko gaitasunetan, baliabideetan eta pertsonengan oinarritutako enpresa ekintzailetza edo ekintzailetza korporatiboa, norbanakoen ekintzailetza baino askoz ere palanka indartsuagoa eta sendoagoa hazkunderako, oinarri teknologikoa izan edo ez, enpresetan dauden gaitasunez eta talentuaz baliatuz. 

Partaideek intra-ekintzailetzaren lehentasunak edo fokuak definitzeari buruz, intra-ekintzailetzaren barne kultura sortzeko moduaz eta intra-ekintzailetza barruan antolatzeko moduari buruz hitz egin zuten.

B+I-k zenbait enpresa aktiborekin negozio berrien garapenean duen esperientzian oinarrituta, intra-ekintzailetzari buruzko zenbait “egia” azpimarra ditzakegu: 

  • Spin off bat sortzetik haratago doa
  • Estrategiaren parte gisa hartu behar da
  • Laneko giro eta kultura egokiak sortu behar dira 
  • Erakundean lan egiten duten pertsonak izan behar dira intra-ekintzailetza politikaren erdigunea. 

  

 Debatearen ondorio nagusiak hemen. 

Media