Sabin Azuak Armeria Eskolaren “Ondo Egindako Lana” programan hartu du parte

Sabin Azuak Armeria Eskolaren “Ondo Egindako Lana” programan hartu du parte

Joan den maiatzaren 12an “Ondo Egindako Lana” jardunaldia egin zen Armeria Eskolan (Eibar). Programa horren helburua gogoeta eta adierazpen gunea sortzen laguntzea da, balioak bultzatzeko eta indartzeko, euren lan jardueran azpimarragarriak izan diren pertsonekin egindako solasaldien eta elkarrizketen bitartez. 

Jardunaldi horretan, Microdeco, S.A.-ko Manuel Iralagoitiak, Lazpiur Taldeko Miguel Lazpiurrek eta Sabin Azua B+I Strategyko Bazkide-Zuzendariak hartu zuten parte. 

Guztiek ere euren esperientziei buruz hitz egiteaz gain, eta Herrialdean aberastasuna sortzeko tresna gisa enpresa indartzean zentratutako industria politikaren aldeko apustua egiten jarraitu beharrari buruzko gogoeta ere egin zuten. 

  

  Irakurri albistea Diario Vasco egunkarian

Media