Jardunaldia Energiaren Clusterrarekin eta Gaiarekin

Maiatzaren 5ean, Energiaren Clusterrak eta Gaiak, B+I Strategyrekin elkarlanean, antolatutako “Desarrollo de servicios en la cadena de valor del sector de la energía. Qué, para qué y cómo” jardunaldia egin zen Bilbon.

Gure bazkide den Igor Revillak egindako aurkezpenaren ondoren, mahaingurua egin zen Luis María Pérezekin (GE Digital Energyren Europarako, Ekialde Ertainerako eta Afrikarako Zuzendaria), Pedro de la Peñarekin (IberEnergyko I+G Proiektuen Arduraduna), Fran Garrastachurekin (Gamesako O&M arduraduna), eta B+I Strategyko Beatriz Tejedorrekin,  azken hori moderatzaile gisa. Mahainguruak bertaratutakoen partaidetza handia izan zuen. Sektoreko 50 ordezkari inguruk hartu zuten parte. 

Hauek bezalako gaiak eztabaidatu ziren: Eskulanetik kanpo dauden zein jarduera dira kritikoak energiaren sektoreko balio kateetan? Zein da jarduera horiek OEM izenekoetan, osagaien fabrikatzaileetan eta zerbitzu enpresetan betetzen duten tokia? Ze disrupzio ari da gertatzen merkatuan? Ze garrantzi dute IKT-ek jarduera horietan eta ze negozio aukera berri sortzen dituzte? Zein dira informazioaren jabetzarekin erlazionatuta sortzen diren zailtasunak?

B+I Strategyk gai horiek eztabaidatzen jarraituko du hainbat forotan, industria alorreko enpresetan zerbitzuen garapenari buruzko gure ikerketa proiektuko hedapen eta kontraste fasearen barruan. 

Ikusi Igor Revillaren aurkezpena.

 

 

  

 

 

Media