Galo Alvarez eta Igor Revilla, hizlariak Mondragon Unibertsitateak antolatu duen Unibertsitateko MBAn

Joan den apirilaren 21ean, Galo Alvarezek eta Igor Revillak bi hitzaldi eman zituzten Mondragon Unibertsitateak antolatu duen Unibertsitateko MBAren barruan. Saioek hazkunde eta dibertsifikazio estrategiak landu zituzten, hainbat ikuspegitatik. Galok negozio berrien diseinu, garapen eta kudeaketa estrategiei buruz hitz egin zuen, kontzeptuak Euskadiko industria alorreko enpresen kasu praktiko errealekin irudikatuz. Beste alde batetik, Igorrek industria alorreko enpresetako zerbitzuen garapenean zentratu zuen bere azalpena, duela denbora gutxi gai horri buruz egin den eta berak zuzendu duen ikerketa proiektuan ikasitako lezio nagusiak atereaz. 

Media