B+I Strategy Automobilgintzaren ACICAE Clusterreko kide bilakatu da

Joan den martxotik, B+I Strategy Automobilgintzaren ACICAE Clusterreko bazkide da.

ACICAE, 1993an Euskadin eratu zen irabazi asmorik gabeko enpresa elkartea da, eta bere xedea automobilgintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzea da. 

Europa osoan eratu zen lehenbiziko clusterretako bat da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Porter Irakaslearen metodologiarekin. Ordutik oso bilakaera azkarra izan du, eta azken hamabost urteetan automobilgintzaren euskal sektorearen fakturazioa laukoizten lagundu du, 10.000 milioi euroak gainditu arte. 

Une honetan 100 bazkide baino gehiago ditu, horien artean B+I-ren zenbait bezero (Gestamp, Batz, Fagor Arrasate, Ingemat, Lantegi Batuak) eta sektorean erreferentziazkoak diren beste enpresa batzuk (CIE Eutomotive, Inauxa, Cikautxo, Maier, Fagor Ederlan, Irizar, etab.)

Horrekin hau bilatzen dugu:

  • Sektorearen arazoak eta joera nagusiak hobeto ezagutzea, gure bezeroei arreta hobea eskaini ahal izateko. 
  • Euskadiko automobilgintzaren sektorearen garapenari laguntzea, merkatuari eta enpresen arazoei buruz dugun ezagutza mahai gainean jarriz, eta baita sektore publikorako lan eginez lortu dugun esperientzia ere. 
  • Sektoreko eragileekin lankidetzarako lotura berriak ezartzea. 
  • Clusterraren laguntza izatea, kanpoko eragileekin harremanak ezartzeko.  

Gure lankide Sabin Azua eta María Astigarraga Clusterraren dinamikan era aktiboan parte hartzen hasi dira jada.  

 

Media