Erronka berriak enpresa eta lurralde lehiakortasunerako: AUTOMATIZAZIOA

Erronka berriak enpresa eta lurralde lehiakortasunerako: AUTOMATIZAZIOA

Paradoxikoa izan daiteke gaur egun gehien aipatzen den joeretako bat automatizazioa izatea, oso antzinako fenomenoa, historian izan diren industria iraultzen protagonista izan dena. Dena den, erabateko gaurkotasuna du, mundua neurri handiko beste uholde handi bat ari delako bizitzen, termino kuantitatiboetan zein kualitatiboetan. Beste ezer baino lehen, olatu berri horrek eragin masiboa izango duelako, sektore guztietara eta gero eta erakunde txikiagoetara heltzeko duen gaitasunarengatik, gero eta merkeagoak diren eta alor askotan aplika daitezkeen teknologia berrien bitartez. Bigarrenez, egungo garaian automatizazioa digitalizazioarekin estu lotuta dagoelako, bi noranzkoetan, eta konbinazio horren fruitu gisa aukerez eta erronkez betetako mundu berria zabaltzen delako. 

Beraz, enpresen eta lurraldeen lehiakortasunerako funtsezkoa den fenomenoaren aurrean gaude. Berrikuntza edo fabrikazio aurreratua bezalako gaietan aurretik ere egin dugun bezala, B+I Strategytik debate horri lagundu nahi diogu, zorroztasuna eta iritzi desberdinak bilatuz. Hori dela eta, 2017ko ekainaren 13an gai horretan zentratutako topaketa egin genuen, zuzendaritza taldeetako kideekin eta erakundeetako eta irakaskuntza arloko ordezkariekin. Topaketa horren eta B+Iren azterketen eta oharren fruitu gisa, gogoetara laguntzeko xedez egin dugun txosten labur hau argitaratu dugu. 

Erronka berriak enpresa eta lurralde lehiakortasunerako: AUTOMATIZAZIOA (PDF)

 

Media