Estrategia Nº 000006

Estrategia Nº 000006

Estrategia Nº000006 2017. urtea heltzean sortu da. Gure buruetan oraindik fresko dagoen urte amaitu berriaren balantzearekin, liburu berri honen erronka, urteroko gogoeta eta ebaluazio ariketa orri zuriaren gainean beltzez idatzita jartzea da. Dagoeneko klasikoa bilakatu da, 2016an zehar izandako ehunka solasaldi eta elkarrizketetatik sortutakoa. 

Gure taldeko kideei eta gure laguntzaile leialenei esker, ideia, gogoeta, zalantza eta egi aukera zabala aurkezten dugu. Enpresari, gobernuei eta gizarteari buruzko ikuspegi propioa, poliedrikoa eta etorkizunari begiratzen diona, hau da, guk esatea atsegin dugun bezala, “ados jartzeko lekua errazena” den zerumugako puntu horri begira, hain zuzen ere. 

B+I Strategyren Liburu Zuri hau argitaratzen hasi ginenean, gure inspirazio iturri grafikoa The Beatles taldea izan zen, eta zehatzago esanez, taldearen Disko Zuri ikonikoa. 2016. urtea aberatsa izan da musika erreferentziei dagokienez: galera handiak utzi dizkigu, baina ez ditugu horiek ahaztu nahi…

 «Rebel, rebel»

Gure helburua oso xumea eta, halaber, guztiz ezaguna da: parte hartzea horrenbeste atsegin dugun elkarrizketari jarraipena emango dioten gogoeta berriak aktibatzea. Horrela, gure hondar alea jarri nahi dugu etorkizun hobeak eraikitzeko. Gure mezuetan ahal bezain zintzoak izanik, eta gure hitzen ondorioz norbaitek zerbait sentitu duela aitortzen digunean esker ona erakutsiz. Begirada zintzoa, probokatzailea eta pixka bat errebeldea, konpartitzen ari garen etengabeko aldaketa garai honi buruz. 

Ia hamarkada bat geroago, krisi hitza bost-sei aldiz baino ez da agertzen gure “liburutxo zuriaren” ia ehun orrialdeetan. Egia da beste hitz batzuei utzi diela lekua, geldialdi sekularra, “VUCA” mundua, kaskarkeria berria, “GIG” ekonomia, etab. Baina, azken finean, agian, gauzak, pixkanaka-pixkanaka, hobetuz doazela erakusten duen seinalea izango da… ala ez?

 «Take this waltz»

Garai berri honi beste izen bat jartzeaz gain, gure artikuluek egokitzeko, lankidetzan aritzeko eta eraldatzeko beharrari buruz hitz egiten dute; azkartasunari, kultur-aniztasunari edo arintasunari buruz; eta, jakina, behin eta berriro azpimarratu nahi dugu balioek, xedeak, konpromisoak eta proiektuek duten garrantzia, etorkizun hoberako oinarri gisa. 

Leku honetatik, eta gure eguneroko jardueraren bitartez, “ezagutzaren bitartez” eraikitzen den kontakizun horretan sakontzen jarraitzeko konpromisoari eusten diogu. Tinkotasunez eta gure enpresen, gobernuen eta pertsonen gaurko eta biharko aukeretan fedea izanik. Errealitatea, baztertu ezin dezakegun aukeretako bat da. Liburuan zehar esaten den bezala, gu garena, dakiguna eta egiten duguna da gure abiapuntua, eta ez dugu ahaztu behar. Nork esan du patua dagoeneko idatzita dagoela? Garai berriek etengabeko gogoeta, gure burua berrasmatzea eta amets egitea eskatzen digute. Gure etorkizunaren bertsiorik hoberena nolakoa izatea nahi dugun imajinatzea. 

Lorcarengandik jaso zuen inspirazioa aipatuz, duela denbora gutxi desagertu den Leonard Cohenek hau esan zuen: “Duela denbora asko poeta handi batek sinatutako liburu bat erori zen nire eskuetara. Liburu horrek, inurriz, kristalez, arkuz, minotauroz eta arrain txikien bihotzak bezala erdi lo zeuden izakiz osatutako unibertsora sartzeko gonbidapena luzatu zidan. Mundu horretan sartu nintzen, eta oso zoriontsu egiten nau inoiz ez dudala utzi esateak”. 

 «Faith»

Umiltasunetik eta eraiki nahi dugun etorkizunaren aurrean dugun fedetik, beste liburu honetan sartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu, unibertso berriak aztertzeko. Jarrai dezagun hitz egiten. 

Cómo afianzar la capacidad de competir de nuestras empresas industriales, Sabin Azua

Reflexión estratégica: medicina personalizada y preventiva, Beatriz Tejedor

No quiero ser sexy, Manuel Vizán

No eres tú, soy yo, Pilar Kaltzada

Pasado, presente y futuro de la participación de las personas en la empresa, Mónica Bartolomé

¿Colaboramos? Cómo tener éxito en el camino de la colaboración, Olatz Campo

¿Puede una sonrisa ajena alterar nuestro ADN?, Igor Revilla 

De mariposas y abejas, Oscar Valdivielso

Estancamiento secular. Adaptarnos a 20 años de bajo crecimiento tras el período más favorable para nuestras economías, Mikel Achotegui

Crecimiento Inclusivo y Competitividad en/desde el Valor Compartido, Jon Azua

¿De qué hablamos cuando hablamos de valores?: Cimientos sólidos para todo proyecto social o empresarial, Juan José Álvarez

El prestigio de la FP en Euskadi: el camino debe continuar, Ana Avendaño

Paraguay: las apuestas del corazón de América del Sur, Primavera Garbarino

Horizon scanning as strategic tool, Anne Dencker Baedkel

Managing in the Gig-Economy, Prof. Göran Roos

Leer Estrategia Nº 000006(issuu) 

Estrategia #000006 (PDF)

 

 

Media