Estrategia Nº 000005

Estrategia Nº 000005

Urtero bezala, orri zuria. Liburu bezala, urtean zehar, ehunka eta ehunka solasalditatik, sortzen diren ideiak, gogoetak, zalantzak eta egiak islatzeko erronka. Baina oraingoan, zertxobait desberdina da. 

Estrategia Nº000005ak B+I Strategy proiektuaren bizitzako bigarren hamarkadaren hasiera markatzen du. Bizi garen mundu aldakor eta konplexuan 10 urteen muga zeharkatu dugu. 2005ean aholkularitza eta lagun egite “desberdinak” eskaintzera bideratutako gure erakundea sortzeko abenturari ekin genionean, baina ez genuen urteurren honetan edo beste edozeinetan pentsatuz egin. Bideari ekin genion, besterik gabe. 

Walk of life

Haizeak gogor jotzen duenean, batzuek harresiak altxatzen dituzte babesteko, eta beste batzuek errotak eraikitzen dituzte, abaguneaz baliatzeko. Gutariko bakoitzak erabaki behar du gauza bat edo bestea egitea. Talde gisa, profesional komunitate gisa, duela 10 urte B+I Strategyn aldaketarako haizearen aldeko apustua egitea erabaki genuen, hamarkada berrira begiratzen dugunean, inoiz baino indartsuago nabaritzen baitugu. 

Wind of change

Datozen 10 urteetan gure bezeroekin eta laguntzaileekin konpartitzen jarraitu nahi dugu garai berrietarako jakin-mina, garai berri horiek ulertzeko gogoeta eta horiez baliatzeko ezagutza. Ez dago ezer berririk: borondate horrek berak eraman gintuen orain hamar urte proiektu hau sortzera. Eta borondate hori da, hain zuzen ere, bosgarren urtez jarraian, gure “liburutxo zuria” argitaratzera garamatzana. Estrategiarekin erlazionatutako gaiz, abangoardiako ezagutzari buruzko oharrez, aholkularitzan hamarkadak eman ondorengo esperientziatik sortutako ikasketez, gogoeta zintzoz eta zuzenez… betetako liburutxoa. Eta zergatik urtero argitaratzeko asmo tinko hori? Ezagutza, konpartitzen denean hazten delako, eta konpartitzea gure proiektuaren muinean dagoelako. Behar dugulako. Nahi dugulako. 

2016an gure bigarren etapari ekin diogu. Une onak biziko ditugu, eta ikuspegi profesionaletik eta pertsonaletik hazten lagunduko diguten pertsonak aurkitzen jarraituko dugu, gure proiektuetan dakiguna (eta ez dakiguna), solasaldiak eta hau bezalako argitalpenak konpartituz. Gertakari berri bakoitza aukera bat da. Hasiera bakoitza, errealitate bilakatu nahi dugun promesa da. 

Eta zuei gauza berbera opa dizuegu: ilusioa eta gu zuek harritzen uzteko konpromisoa.

La empresa que deseamos en el mundo que queremos, Sabin Azua

Estrategias participativas: manual de uso, Beatriz Tejedor

El apasionante desafío de la Revolución 4.0, Jon Azua

Design thinking y estrategia empresarial, Igor Revilla

Una mirada al futuro desde el retrovisor, Pilar Kaltzada

América del Sur-China crecimiento exponencial en las relaciones en los primeros 15 años del Siglo XXI, Primavera Garbarino

La resiliencia de la economía mexicana, Manuel Sama

Do our economic models work for industry policy?, Gorän Roos

Preparándonos para el empleo del futuro, Ana Avendaño 

“Si vamos juntos, llegaremos más lejos”. La participación de las personas en Lantegi Batuak, Txema Franco, Oscar Valdivielso y Mónica Bartolomé.

Impacto más allá del resultado económico. El caso del estudio de impacto de Laboral Kutxa,  Lucía Hidalgo y Mikel Achotegui

 

Leer Estrategia Nº 000005(issuu) 

Estrategia #000005 (PDF)

Media