Estrategia Nº 000004

Estrategia Nº 000004

Estrategia Nº000004, B+I Strategy osatzen dugunontzat urte berezia izan den urte honetako lehenengo gertakaria da. Izan ere, 10 urte bete dira konpartitutako enpresa-proiektu gisa sortu ginenetik. 

2005eko udan abentura horri ekin genion, “aholkularitza egiteko” beste modu batean sinesten genuelako: gertuagokoa eta pertsonalizatua, konpromiso gehiago izanik gure bezeroekin eta euren erronkekin. Hori posible zela erakutsi nahi genion geure buruari, eta gure esperientziak eta etengabeko gaikuntzak kontzeptu eta metodologia berrietan “beste etorkizun bat” sor zezakeela. 

A long and winding road 

Atzo izan zela dirudien arren, ia konturatu gabe, 300 proiektu eta milaka pertsona geroago, enpresa-bizitzara zuzendutako hamarkada bat bete dugu. Eta zuekin ospatu nahi dugu. Beste ezer baino lehen, gure “liburu zuriaren” ale berri honetan urte hauetan guztietan ikasitakoaren pixka bat islatuz. Gure laguntzaile maiteenen eta leialenen eskutik. 

Hamar urte geroago badakigu etorkizuna ez dela orri zuria, idatzia izatea merezi duten aukeren istorioa baizik, berehala hasita, 2015. urte berri honekin. Itxaropenerako, ospakizunerako eta esker onerako urtea. 

Thank you

Oso urte berezia izango da B+I Strategyko taldea osatzen dugunontzat, eta horien artean zuek ere bazaudete. Hurrengo hilabeteetan, gure urteurrena ospatzeko prestatzen dugunaren berri emango dizuegu.  

Dena den, helburua dakiguna (eta ez dakiguna) konpartitzen jarraitzea izango da, gure ezagutza eta esperientzia, gure grina eta entrega, gure jakin-minak eta gogoetak, zuekin konpartitzeko, topaketa eta argitalpen berriekin. Interesatzen zaizkigun gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko. 

Eskerrik asko gure historian eta gure etorkizunean lagun egiteagatik. 

Edizio honetan zuentzat aukeratu ditugun egileak eta gaiak hauek dira: 

¿Qué es peor: no tener estrategia, tener una estrategia mediocre o no implantar bien la que se ha diseñado?, Beatriz Tejedor  

Seis elementos clave en la gestión del emprendimiento corporativo, Galo Álvarez         

Diez recomendaciones para impulsar los servicios en empresas industriales, Igor Revilla

Información Oscura: los “nuevos” retos del Big Data, Manuel Vizán

AS IF, Pilar Kaltzada

Desde la empresa participada a la empresa competitiva sostenible, Sabin Azua

Euskadi 2020: referente internacional en la participación de las personas en la empresa, Mónica Bartolomé      

Shared Value: Co-Creación de valor desde el corazón de la Empresa, Jon Azua

Innovative Finance – a new discipline that investors, companies and government should know about, Sam Lampert and Henrik Skovby

Los gobiernos del futuro , Olatz Campo, Miren Salazar y Oscar Valdivielso

Institucionalidad y organización: llegó la hora de tenerlas en cuenta, Primavera Garbarino

Tecnología, Estrategia y Personas. ¿Un nuevo renacimiento?, María Astigarraga

Technology Development and the Future of Work, Prof. Gorän Roos

Nueva generación empresarial: el camino hacia las organizaciones inteligentes, Lucía Hidalgo

Jugando a construir el futuro, Ana Avendaño

Rethink your business strategies with play (and have fun while doing it!), Anne Dencker Baedkel

10.000 libros para directivos, Óscar Valdivielso

 

Leer Estrategia Nº 000004(issuu) 

Estrategia #000004 (PDF)

 

 

Media