Laguntza GOGOETA ETA PLANGINTZA ESTRATEGIKOAN

Enpresei laguntza ematen diegu, beraien etorkizunari buruzko gogoeta egin dezaten eta beraien plan estrategikoak burutzen. Gure iritziz, zuzendaritza taldeko kideen esperientziaren eta intuizioaren eta ongi bideraturiko analisiaren arteko konbinazioak asko errazten duela erabaki estrategiko egokiak hartzea, eta, ondorioz, gure metodologiak prozesu sortzaile eta irekiak eta fase analitikoagoak bateratzen ditu.

Enpresei laguntza ematen diegu beraien negozio estrategiak definitzeko lanean, eta baita enpresa taldeei ere, beraien estrategia korporatiboetan. Horrez gain, ezarpen eta jarraipen faseetan ere laguntzen dugu.

Gure GOGOETA ESTRATEGIKO egitasmoak honako honetan oinarritzen dira:

  • Ikuspegi dinamikoa, parte hartzailea eta enpresa bakoitzera egokitua.
  • Merkatuaren eta teknologiaren egoeraren eta testuinguruaren azterketa sendoa, eta etorkizuneko joeren azterlan prospektiboa.
  • Ideia eta aukera berrien bilaketa, tresna berritzaileen bitartez.
  • Ezarpenerako orientazioa.
  • Antzeko prozesuetan esperientzia zabala duten pertsonen lidergoa.
  • Aditu globalekin elkarlana, gure nazioarteko aliantzen bitartez.