Enpresa DIBERTSIFIKAZIO prozesuen zenbait ikuspegi

Gure iritziz, dibertsifikazioa era trinkoan ainguratuta egon behar da enpresen funtsezko gaitasunetan, eta, aldi berean, hainbat sektoreren errealitatea ezagutzea eskatzen du, aukerak identifikatzeko eta aukeratzeko. Etengabeko aldaketez betetako garai hauetan, teknologia berrien agerpenak edo une honetan daudenen konbinazioak, dibertsifikazio aukeretarako etengabeko iturri dira enpresentzat, ekonomiaren sektore guztietan.

Zenbait enpresarekin elkarlanean aritu izan gara, beraien dibertsifikazio estrategiak definitzen lagunduz, beraien barne gaitasunen balorazioan zein aukeretarako leihoen identifikazioan eta horietako bakoitzaren bideragarritasunaren azterketan lagunduz.

Gure DIBERTSIFIKAZIO egitasmoak honako honetan oinarritzen dira:

  • Barne gaitasunen eta oinarrizko teknologien ulermena.
  • Adituekin elkarlanean aritzea funtsezko sektoreen eta teknologien azterketan.
  • Merkatu testuinguruaren sakoneko azterketa, aukera guztietan. Sektore anitzetan dugun esperientziak, sektore eta merkatu bakoitzaren lehiakortasunerako giltzarriak ulertzen laguntzen digu.
  • Bezeroarekin batera, dibertsifikazio alternatibak identifikatzea.
  • Dibertsifikazio estrategiak enpresa matrizearen antolakuntza eta kudeaketa ereduan duen eraginaren azterketa.