
Mónica Bartolomé
Proiektu zuzendaria
12 urte baino gehiagoko esperientzia du estrategia- eta lehiakortasun-aholkularitzan.
Izaera desberdineko proiektuak gauzatu ditu Euskadiko eta Mexikoko erakunde publiko eta pribatuetarako. Esparru publikoan, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru-aldundiekin, Udalekin eta Toki-garapeneko Agentziekin lankidetzan aritu da. Arlo pribatuan, hainbat sektoretako enpresei eta ezagutza- eta berrikuntza-eragileei (zentro teknologikoak eta unibertsitateak barne) lagundu die.
Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko (Deusto Business School) irakaskuntza-jardueretan hartu du parte.
ESPERIENTZIA ARLOAK
- Hausnarketarako eta plangintza estrategikorako prozesu parte-hartzaileak
- Enpresa-gizartea balio partekatuaren sorkuntza
- Etorkizuneko agertokien diseinua
- Plan publikoen diseinua
- Laguntza publikoko programen diseinua eta hedapena
- Estrategia eta proiektu publikoen jarraipena eta ebaluazioa
- Ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eraginari buruzko azterlanen elaborazioa
- Estrategia arloko prestakuntza zuzendaritza taldeetako kideentzat
- Jardunaldi jendetsuen antolaketa eta dinamizazioa
PRESTAKUNTZA
Zuzendaritza Garapenean Masterra eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziaduna da Deustuko Merkataritza Unibertsitatetik.
Prestakuntza espezializatua jaso du Eraldaketa digitalean, Balio partekatuko estrategietan, Proiektu berritzaileen garapenean, Zerbitzu aurreratuen diseinuan, Eskualde mailako lehiakortasunean eta Industria politikan, besteak beste.
Gainera, Design Thinking-i, Elkarrizketen eta bileren antolakuntzari eta zuzendaritzari, Oratoria profesionaleko teknikei eta Idatzizko komunikazioari buruzko ikastaro espezializatuak egin ditu.