BIC Gipuzkoak Donostiako instalazio berriak inauguratu ditu

BIC Gipuzkoak Donostiako instalazio berriak inauguratu ditu

Joan den martxoaren 21ean inauguratu ziren BIC Gipuzkoak Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan izango dituen instalazio berriak. Ekitaldiaren buru Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Leyre Madariaga BIC Gipuzkoako presidente eta Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria izan ziren. Xavier Ferrás, ESADEko Eragiketa, Berrikuntza eta Data Scienceseko irakasleak, “Globalizazio berria: berrikuntza disruptiboa eta lurraldea” gaiari buruz hitz egin zigun.

Jarduera ekintzailearekin zerikusia duten arlo guztietako ordezkariek, 35 enpresa baino gehiago hartzen dituztn eta 300 profesionalek lan egiten duten 6.000 metro karratuak beste inork baino lehen bisitatzeko aukera izan zuten. B+I Strategyko hainbat pertsona izan ginen jardunaldian eta ondoren egindako bisitan.


 

 

Media