Krilinexek Prestakuntzarako eta Enplegurako Akzesita jaso du Urteko ETE Sarietan

Krilinexek Prestakuntzarako eta Enplegurako Akzesita jaso du Urteko ETE Sarietan

Energia sortzeko eta banatzeko abangoardiako soluzioetan espezializatuta dagoen Krilinex enpresa-taldeak, Prestakuntzarako eta Enplegurako Akzesita jaso du 2021eko ETE Sarietan.

Santander Bankuak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta El Correo egunkariarekin batera emandako sariak kudeaketa arduratsua eta abian jarritako prestakuntza eta enplegu politikak aintzatesten ditu.

Patric San Juan, General Managerra eta Jon Abad Herrero, CFOa, izan ziren aintzatespena jaso zutenak, eta enpresa txiki eta ertainek egiten duten eguneroko ahalegina eta garapen ekonomikoari egiten dioten ekarpena saritzen duten horrelako ekimenak eskertu zituzten.

Azken hamarkadan zehar B+I Strategyk laguntza eman dio Krilinex Group-i bere hausnarketa eta plangintza estrategikoko prozesuetan.

Gure zorionik zintzoena talde osoari aintzatespen horrengatik.

 

Media