Óscar Valdivielso

Óscar Valdivielso Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik. Azken ikasturtea Stockholmeko Unibertsitatean (Suedia) egin zuen, Erasmus programaren barruan. Halaber, Óscar Harvardeko Unibertsitateko MOC ikastaroko Nazioarteko Alumni Sareko kide da.

Óscarrek 22 urteko esperientzia du kontsultoretza sektorean. Epealdi horretan Arthur Andersenen egin du lan estrategia taldeko kontsultore senior gisa, 2005eko abendura arte. 2006ko urtarrilean B+I Strategyko taldean sartu zen.

Bere lan ibilbidean eremu publikoko eta pribatuko bezero askorentzat egin du lan, nazio zein nazioarte mailan, eta estrategia eta antolakuntza kontsultoretza proiektu asko eraman ditu aurrera; besteak beste, gogoeta estrategikoko prozesuak, plan estrategikoen diseinua eta egikaritzea, antolakuntza eta kudeaketa ereduen diseinua, lehiakortasun eta klusterizazio txostenen egikaritzea, bideragarritasun, merkatu, eragin ekonomiko, Gizarte Erantzukizun Korporatibo… azterlanak eta planak, etab.

Eremu publikoan, industria, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza, nazioartekotze, berrikuntza, informazioaren gizarte, modernizazio eta gobernantza on, enplegu, garraio, turismo, nekazaritza-elikadura eta landa garapen, trafiko eta bide segurtasun… arloetako programa eta politika publikoen azterketari, diseinuari eta ebaluazioari laguntzen egin du lan, eta baita erakunde arteko eta sail anitzeko proiektuetan ere, toki, lurralde, nazio eta nazioarte mailako Administrazioentzat eta Sozietate Publikoentzat.

Bere bezeroen artean, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Arabako Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko, Kataluniako Generalitateko eta Barne Ministerioko hainbat sail daude, eta baita horien esku dauden sozietate publiko eta erakunde ugari ere, hauek, besteak beste: SPRI, HAZI, EEE, IHOBE, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU eta bere Gizarte Kontseilua, Lehiaren Euskal Agintaritza, Biobasque Agentzia, Innobasque, NEIKER, Gizarte-Osasun arloko Berrikuntzarako Euskal Fundazioa, Euskal BICak (enpresa eta berrikuntza zentroak) (BEAZ, BIC Gipuzkoa, BIC Araba, BIC Bizkaia Ezkerraldea), Bizkaia LANTIK, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Udalerrien Mankomunitatea, Tolosako Udala, Bilbao Ekintza, BIDEGI, Gipuzkoa Aurrera, eskualde mailako zenbait agentzia, hala nola, Iraurgi Berritzen, Azaro Fundazioa, Uggasa eta Amurrio Bidean, Trafiko Zuzendaritza Nagusia, ACCIO (Kataluniako Generalitateko sustapen sozietatea), etab.

Bere bezero pribatuen artean hauek daude: Guascor, Gureak Taldea, Vidrala, Lantegi Batuak, Ingemat, ENCE Taldea (Uruguay), Metalsa (Mexiko), Atlética (Mexiko), Airlan, Krilinex, Petroplast, Arrankoba, Bodegas Chivite, Construcciones Otaduy, Medical Óptica, Bilboko Athletic Club, etab. Enpresa-eragileen artean, hauek nabarmendu behar dira: Confebask, ADEGI, Euskal Merkataritza Ganberak (Bilbo, Gipuzkoa eta Araba), Euskadiko Elikadura Klusterra, Euskadiko Siderurgia Klusterra, AED (Bizkaiko Emakume Enpresarien eta Zuzendarien Elkartea), etab. Eta ezagutza-eragileen artean, berriz, hauek azpimarratu behar dira: Basque Culinary Center, Deustuko Unibertsitatea, AZTI-Tecnalia, NEIKER -Tecnalia, Aalto University (Finlandia), etab.

Óscarrek, toki eta nazioarte mailako zenbait forotan hartu du parte, aurkezle eta moderatzaile gisa aritu da hainbat topaketa eta hitzalditan, eta Estrategiari eta Lehiakortasunari buruzko zenbait argitalpen, artikulu eta azterlan prestatzeko lanetan aritu izan da. Bereziki, B+I Strategy ESTRATEGIAREN Liburu Zuriaren 9 edizioen eta 2018an argitaratutako Sabin Azuaren “Empresa, País, Vida” liburuaren diseinua, prestaketa eta argitalpena koordinatu ditu.

Halaber, B+I Strategyk berrikuntza estrategikoa enpresetan gaiari buruz prestatutako “Berrikuntzaren Kometa” ikerketa proiektuetan eta “Enpresa estrategien diseinuari eta garapenari” buruzkoetan ere parte hartu du, eta “berrikuntza negozio ereduan” edo “enpresa txiki eta ertainetan plan estrategikoak egitea” gaiei buruzko gidaliburu praktikoak egin ditu.

Irakasle, mentore, koordinatzaile eta epaimahaikide gisa aritu da ekintzailetzari buruzko hainbat forotan, saritan eta topaketetan, zenbait eragileren eskutik, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Enpresa eta Berrikuntza Euskal Zentroak (BEAZ, BIC Bizkaia Ezkerraldea, BIC Gipuzkoa, BIC Araba), Basque Culinary Center (Culinary Action), Innobasque (Cleantech Showcase), ACCIO (360 ekintzaile programa), DBS Deustuko Unibertsitatea (Kontsultoretza Kluba), etab.

Azkenik, hainbat urtez irakasle lanak egin ditu Deusto Business Schoolen, hainbat masterretan (Lehiakortasun eta Berrikuntza Unibertsitate Masterra 2013-2014, Ikerketa, Kontsultoretza eta Gizarte Berrikuntza Masterra 2014-2015), Zuzendaritza garapenerako programetan (PLD 2013-2014-2015); “Zuzendaritza Estrategiko” ikasgaian LADEko 5. mailan eta “Zuzendaritzarako Trebeziak” ikasgaian 4. mailan (2007-2013); eta Deusto Business Schooleko Kontsultoretza Klubaren kolaboratzailea da.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.