Olatz Campo

Olatz Campok Kudeaketa Aurreratuan Masterra dauka Deustuko Unibertsitate Komertzialean, eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialean. Erasmus programari esker, Stockholmeko Unibertsitatean (Suedia) egin zuen azken ikasturtea.

2004ko uztailean, Olatz BearingPoint (Arthur Andersen ohia) enpresan hasi zen lanean, aholkulari gisa. 2005eko irailaz geroztik da B+I Strategy taldeko kide.

Urte hauetan, Olatzek mota ugaritako proiektuetan hartu du parte; hala nola, enpresentzako hausnarketa eta ezarpen estrategikoko proiektuetan, berrikuntza kudeatzeko sistemen definizioa, lehia planetan, negozio berrien bideragarritasun azterlanetan eta merkatu ikerketetan. Bere bezero nagusien artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: Elecnor Taldea, Naturgas Energía, Liberty Taldea, Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Generalitateko Kanpo Sustapenerako Erakundea.

Halaber, Olatzek Estrategiari eta berrikuntzari buruzko mintegiak ematen ditu Deustuko Unibertsitate Komertzialean, nazioarte mailako foroetan hartu du parte eta B+I Strategyk aurrerra eramandako ikerketa proiektuetan aritzen da.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.