Mónica Bartolomé

Mónica Bartolomé Zuzendaritza Garapeneko Master eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatetik. Deustuko Merkataritza Unibertsitatearen Jardunaldi Osoko Praktika Programaren azken ikasturtean B+I Strategyn egin zituen praktikak. Elebiduna da (EGA tituluduna) eta ingeleseko maila altua du (Advanced English Certificate titulua).
2011ko irailetik Mónica B+I Strategy-ko aholkulari taldeko kide da.
Bere ibilbide profesionalean hainbat alorretako proiektutan hartu du parte, Euskadiko erakunde publikoentzat zein pribatuentzat.
Arlo publikoan: gogoeta eta plangintza estrategiko partaidetza prozesuak, estrategien eta proiektuen ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa, politika publikoen diseinua, laguntza-programen diseinua eta hedapena, jardunaldi jendetsuen antolakuntza eta dinamizazioa, eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eraginari buruzko azterlanen gauzatzea.
Arlo pribatuan: gogoeta eta plangintza estrategiko partaidetza prozesuak, zuzendaritza estrategikoko prestakuntza eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eraginari buruzko azterlanen gauzatzea.
Bezero nagusien artean enpresa pribatu hauek daude: AMPO, BBK, FNX Oil&Gas, Gestamp, Igurco Gestión, Ingemat, IZAR Cutting Tools, Lantegi Batuak, Metro Bilbao, Oreka IT, ULMA Handling Systems, eta Zorrotz. Erakunde publikoei dagokienez: Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Osasun eta Kontsumo Saila eta Ingurumen eta Lurralde Politika Saila), SPRI, Ihobe, Gipuzkoako Foru Aldundia (Diputatu Nagusiaren Arloa) eta Bizkaiko Foru Aldundia. Gainera, ezagutzako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan aritu da, horien artean Bilboko Merkataritza Ganbera, Azterlan, Ikerlan, Innobasque, Iraurgi Berritzen, Ugassa, Guggenheim Bilbao Museoa, Mondragon Unibertsitatea eta EHU-UPV.
Horrez gain, ezagupenak eta trebeziak zabaltzeko xedez, Mónicak prestakuntza berezia jaso du "Transformazio digitala", “Proiektu berritzaileen garapenean”, "Balioa sortzeko estrategiak", “Design Thinking”-ean, “Idatzizko eta ahozko komunikazio argian”, "Nitxo-liderren estrategiak", "Servitización", "Lehiakortasuna", "Lehia“Proiektu berritzaileen garapenean”, “Oratoria profesional tekniketan” eta “Elkarrizketen eta bileren antolakuntzan eta zuzendaritzan”.
Amaitzeko, Deustuko Unibertsitateko irakaskuntza jardueretan aritu da, Ikerketa, Aholkularitza eta Gizarte Berrikuntza Masterrean edo Deusto Business School-eko “Zuzendaritza Estrategiko” ikasgaian eta praktiketan ari diren ikasleen tutoretzan, besteak beste.
Mónica Bartolomék idatzitako artikuluak
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.