Mikel Achotegui

Mikel Achotegui CFA charterholderra da eta Masterra Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (MBA) IESE Business School-etik (Nafarroako Unibertsitatea) eta Zientzia Ekonomikoa eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Deustuko Merkataritza Unibertsitatetik.

Mikelek aholkularitza estrategikoaren eta eragiketa aholkularitzaren sektorean burutu du bere lana. 2010ean B+I Strategyn sartu aurretik, BearingPoint, Boston Consulting Group izenekoan eta KPMG-ko Performance&Technology sailean aritu izan zen lanean.

Bere karreran, Mikelek plan estrategikoak definitzeko eta ezartzeko proiektuetan, inbertsio aukeretako aholkularitzan, merkataritzako due-dilligence-etan, negozio planen azterketan, kostuak optimizatzeko programetan eta eragin ekonomikoen azterlanetan hartu du parte, besteak beste. Mikelek hainbat industria motatako nazio eta nazioarte mailako enpresentzat egin du lan, eta esperientzia garrantzitsua lortu du energia, finantza zerbitzu eta garraio sektoreetan.

B+I Strategyrako lanean eman dituen urteetan, Mikelek hainbat enpresarentzat egin du lan: CAF, Sidenor, Gestamp, Velatia, Goizper Group, BBK, Laboral Kutxa, Izar Cutting Tools, Biolan, Sammic edo Insertec. Horrez gain, proiektuak egin ditu Eusko Jaurlaritzarako eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako, eta baita beste eragile batzuentzako ere, Ascongi, BEC, CIC Energigune, Elkargi edo Tecnalia, besteak beste.

Mikelek Estrategiari eta Berrikuntzari buruzko mintegiak ematen ditu Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.