Lucía Hidalgo

Lucía Hidalgo Zuzendaritza Garapeneko Masterra eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialean, Finantza espezialitatean. Azken ikasturtean B+I Strategyn egin zituen praktikak, Deustuko Unibertsitate Komertzialeko Jardunaldi Osoko Praktika Programaren barruan. 

Une honetan ThePowerMBA – Business Expert negozio programa egiten ari da, eta ingeles maila altua du (Advanced - CAE).

Negozio kontsultoretzan 9 urte baino gehiagoko esperientziarekin, 2010eko uztailetik Lucía B+I Strategyko kontsultore taldeko kide da.

B+I Strategyn egin duen lan ibilbidean, Luciak hainbat motatako proiektu ugaritan hartu du parte, espezialitate arlo hauek nabarmenduz: Gogoeta eta Plangintza Estrategiko proiektuak, Politika Publikoen Definizioa, Eragin Ekonomikoko Azterlanak, Merkatu azterketen, benchmarking-aren eta sektoreko diagnostikoen gauzatzea, “Emergent Thinking”, metodologian oinarritutako dinamika partaideak, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Memorien diseinua eta egikaritzea eta alor horretako aholkularitza teknikoa (arlo horretan hainbat artikulu idatzi ditu: “Responsabilidad Social Corporativa, ¿Compromiso empresarial o estrategia de marketing?” “Existe vida (competitiva) más allá de la RSC”).

Lucíak gehien landu dituen gaiak osasuna – biozientziak, elikadura, energia, aseguruak, industria, finantza sektorea, goi mailako hezkuntza, utilitieak, portu sektorea eta tokiko gobernuak izan dira, eta bere bezero nagusien artean alor pribatuko zenbait erakunde nabarmendu behar dira, IMQ Seguros, Laboral Kutxa, Elecnor, Adhorna, Natra Taldea, Indar Electric, NIPSA Ingeniería, Estudios y Proyectos, Barna, Guggenheim Bilbao Museoa, Industrias TUK (Mexiko), edo Zánitas – Grupo Proeza (Mexiko). Arlo publikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritza (Osasun Saileko Ikerketa eta Osasun Berrikuntza Zuzendaritza eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila), Bizkaiko Foru Aldundia – Herri Administrazio eta Erakunde arteko Harreman Saila, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bilboko Portu Agintaritza, EEE – Energiaren Euskal Erakundea, Sprilur, Hazi Fundazioa, Lantik, Amurrio Bidean Agentzia, edo ELIGE SAREA (Interes Orokorreko Tokiko Enpresak) aipa daitezke. Halaber, bere bezeroen artean, ezagutzaren inguruko beste erakunde eta eragile batzuk ere aipa daitezke, Euskadiko Elikaduraren Clusterra, Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea, Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Gizarte Kontseilua, Azaro/Leartiker Fundazioa edo Berrikuntzaren Euskal AgentziaInnobasque, etab. Halaber, Lucíak “Emergent Thinking” metodologian oinarritutako zenbait dinamika partaidetan ere hartu du parte, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Hazi Fundazioa, Lantik edo Natra erakundeekin, besteak beste.

Amaitzeko, Lucía irakasle gisa aritu da Deustuko Unibertsitatean, 2014-2016 ikasturteko Ikerketa, Kontsultoretza eta Gizarte Berrikuntza Masterrean eta baita Deusto Business School-eko –Deustuko Unibertsitate Komertziala– irakaskuntza lanetan ere, “Zuzendaritza Estrategiko” ikasgaiaren koordinatzaile gisa, 2011-2012 ikasturtean, eta praktiketan dauden ikasleen tutoretzan, Unibertsitateko Jardunaldi Osoko Praktika Programaren barruan. Halaber, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko prestakuntza eta sentsibilizazio saioak ere ematen ditu. 

Lucia Hidalgok idatzitako artikuluak.  

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.