Igor Revilla

Igor Revilla Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialean (Bilbo, 2001). Prestakuntza espezializatua jaso du lehiakortasunean, energian eta digitalizazioan, eta erakundeen kudeaketa, enpresen estrategia eta politika publiko arloko hainbat eta hainbat ikastarotan eta hitzalditan hartu du parte.

Igorrek estrategiaren eta kudeaketaren aholkularitza sektorean egin du bere lan ibilbide osoa. 2001eko uztailean, Arthur Andersen enpresako (gerora BearingPoint) estrategia taldean hasi zen lanean. 2006ko martxotik B+I Strategyko lantaldeko kide da.

Bere lan ibilbidean zehar hainbat prozesutan hartu du parte: hausnarketa, plangintza eta ezarpen estrategikoa, bideragarritasun azterlanak eta negozio planak, antolaketaren eraldaketa, Baloreen merkatuarekin erlazionatutako eragiketetan euskarri gisa erabiltzen diren txostenak, politika publikoen definizioa eta jarraipena eta hainbat motatako proiektuen bideragarritasun azterketak. Hainbat sektoretan aritu da lanean: ondasun ekipoen eta industriako osagaien fabrikazioa, trenbide industria, kontsumo produktuak, osasuna, gizarte zerbitzuak eta politika publikoetako hainbat arlotan (politika industriala, administrazioaren modernizazioa, ekintzailetza, klusterrak, kultur politika, hirigintza, etab.). Azken urteetan, Igorrek arlo berritzaileetako hainbat proiektutan hartu du parte, fabrikazio aditiboa, offshore eolikoa, Gauzen Internet edo eOsasuna izenekoak, besteak beste.

Igorren bezeroen artean dimentsio eta izaera ezberdineko erakundeak daude: CAF, Guascor Taldea (orain Siemens Taldea), Ence, Arteche, Fagor Arrasate, Indar Electric (Ingeteam Taldea), Orkli, Alcor Taldea, Agro Sevilla, Gonher (Mexiko), FEVAS, Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala.

2014an, industria arloko enpresetan zerbitzuen eskaintzaren garapenari buruzko B+I Strategyren ikerketa proiektua zuzendu zuen Igorrek. Gainera, unibertsitateetan eta enpresetan hizlari gisa hartu ohi du parte estrategiari, berrikuntzari eta lehiakortasunari buruzko prestakuntza saioetan.

Azkenik, plangintza estrategikoen eta politika publikoen inguruan hainbat artikulu idatzi ditu.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.