Beatriz Tejedor

Beatriz Tejedor Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Deustuko Unibertsitate Komertzialean.

Beatrizek hamasei urteko esperientzia du aholkularitzaren sektorean. KPMG Consulting enpresaren aholkularitza sailean bederatzi urte eman ondoren, 2003ko uztailean BearingPoint enpresan hasi zen lanean, estrategia taldearen kudeatzaile gisa. Bi urte eman zituen bertan, B+I Strategyrako bazkide gisa lanean hasi zen arte.

Bere lan ibilbidean zehar erakunde ugari lagundu ditu haien hausnarketa estrategikoaren eta antolaketa eraketaren prozesuetan; besteak beste, honako hauek: CAF, Elecnor, Liberty Taldea, Guascor Taldea, Deusto Business School, Abengoa, DaimlerChrysler España, Seguros Bilbao, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala, Bicicletas de Alava, SA, Guggenheim Bilbao Museoa, Euroforum Escorial, etab.

Orobat, eskualde lehiako hainbat proiektutan hartu du parte, bai eta politika publikoak definitzen ere, hala nola: EAEko Lehia Plana (2005), Errioxako Lehia Diagnostikoa eta Plana (2002), hainbat erakunde publikoren bideragarritasuna, lurralde gobernu baten antolamenduaren diseinua, klusterizazio proiektuak, etab.

Beatrizek, gainera, diseinu proiektu batzuk eta ezagutza kudeatzeko ereduak ezartzeko proiektuak zuzendu ditu honako erakundeentzat: Cervezas Polar, REPSOL YPF, Unión Fenosa, Osasun Ministerioa, Juan Canalejo Ospitalea, etab.

Beatrizek, bere lan ibilbidean zehar, produktu eta metodologia berriak merkaturatzen lagundu du kudeaketa aholkularitzaren alorrean. Erakunde ikaskuntzari eta kapital intelektualari buruzko bi ikerketa proiekturen egilekidea da. Horrez gain, hizlari gisa hartu ohi du parte ezagutzaren estrategiaren eta kudeaketaren gaineko mintegietan eta biltzarretan.

Deustuko Unibertsitate Komertzialean irakaslea da, eta unibertsitateko coaching programako partaide izan da.

Beatrizek «Microeconomics of Competitiveness» ikastaroa egin zuen, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak Harvard Unibertsitatearekin batera eskainitakoa. Bestalde, Euskadi+innova ekimeneko Berrikuntza Agenda programaren aholkulari baimendua izendatu dute

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.