Ana Avendaño

Ana Avendaño Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatetik (Bilbo, 1997), eta azken ikasturtea Pariseko École Supèrieure de Commerce izenekoan egin zuen, Erasmus programaren barruan. Halaber, Ana Harvardeko Unibertsitateko MOC ikastaroko Nazioarteko Alumni Sareko kide da.
Anak 1998ko otsailean hasi zuen bere ibilbide profesionala KPMG multinazionalaren aholkularitza sailean, eta 5 urte baino gehiago egin zituen enpresa horretan, hainbat betebehar eginez. Ondoren Bearing Pointen aritu zen (2003ko uztailetik-2005eko uztailera), Estrategia, Lehiakortasun eta Berrikuntza gaietan espezializatuz.
2005eko irailetik, Estrategiaren eta Lehiakortasunaren alorretan espezialista den B+I Strategy aholkularitza enpresan egiten du lan eta bertako bazkide da.
Bere ibilbide profesionalean hainbat motatako proiektutan egin du lan, eta horien artean gogoeta eta plangintza estrategiko prozesuak, berrikuntza planen eta estrategien definizioak, bideragarritasun eta negozio plan azterlanak, antolaketa eraldatzeko proiektuak, politika publikoen definizioa eta jarraipena eta zenbait jarduera publikoren eta pribaturen eragin ekonomikoaren ebaluazioa aipa daitezke.
Sektore publikorako eta pribaturako egin du lan, eta esperientzia du automobilgintza, energia berriztagarriak, industriako ondasunak, hezkuntza edo aisia eta media bezalako sektoreetan.
Bere bezero nagusien artean, Gestamp, Velatia, Viscofan, Iparlat, Arista, CTI Soft, ONA, Guascor, Alestis Aerospace, Elecnor, Ampo, Caja Rural de Navarra, Microsoft, Cobega, EDP, Guggenheim Bilbao Museoa, Ikerlan, Tecnalia, Innobasque, Confebask, Bilboko Merkataritza Ganbera, Deustuko Unibertsitatea, Bilbao Port, eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Kataluniako Generalitateko zenbait departamentu eta sail daude.
Ana toki eta nazioarte mailako zenbait forotan aritu da hizlari gisa, eta Estrategiari eta Berrikuntzari buruzko zenbait argitalpenetan, artikulutan eta azterlanetan hartu du parte. Halaber, Anak Estrategiari buruz B+I Strategyk aurrera eraman dituen “Berrikuntzaren Kometa” eta “Enpresa estrategien Diseinua eta garapena” ikerketa proiektuetan hartu du parte.
Amaitzeko, 2007tik irakasle gisa ari da Deusto Business Schoolen, eta erakunde horretako coaching programan hartzen du parte.
Ana Avendañok idatziko artikuluak.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.