Ainara Ratón

Ainara Ratón Zuzendaritza Garapenean Masterra eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziatua da Deustuko Merkataritza Unibertsitatetik. Azken ikasturtean praktikak egin ditu B+I Strategyn, Deustuko Merkataritza Unibertsitatearen Jardunaldi Osoko Praktika Programaren barruan.

Ingeles maila altu du (Advanced) eta euskara Habe2 titulua. 

2012ko irailean B+I Strategyko kontsultore taldean sartu zen, eta ordutik industria, energia, hezkuntza, ekintzailetza, osasuna, eraikuntza, elikadura edo garraio alorretako enpresen gogoeta estrategiko proiektuetan hartu du parte, eta baita erakundeen arteko plan publikoak eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko planak gauzatzeko prozesuetan ere, eta Inpaktu ekonomikoko ikerketa lana.

Bere bezero nagusien artean sektore publikoko eta pribatuko erakundeak daude, eta horien artean hauek azpimarra daitezke: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Osasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Saila, EEE, Hazi, Neiker, ASLE, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Guggenheim Museoa, Médica Sur, Mondragon Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea, Tubacex, Goizper, Irizar Forge, Spyro Taldea, VIAS, Krilinex, Corsivia, Arrankoba, Autobuses de Lujua, Construcciones Otaduy edo Zorrotz, besteak beste.

Halaber, “Emergent Thinking” metodologian oinarritutako zenbait dinamikatan hartu du parte, AMPO edo Spyro Taldea bezalako Euskadiko enpresekin. 

Gainera, irakasle gisa aritu da Deustuko Unibertsitate Komertzialean (Deusto Business School), Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako “Zuzendaritza Estrategikoa” ikasgaian, eta Unibertsitate bereko Ikerketa, Aholkularitza eta Gizarte Berrikuntza Unibertsitate Masterreko “Aholkularitza Moduluan”. 

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.