Unai Beitia

 

Unai Beitia Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzendaritza Garapen Programan graduatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialean, International Business espezialitatea eginez. Horrez gain, Gazte ekintzailetza planaren barruan aukeratua izan zen, berak proposatutako proiektua aurrera eramateko. Aipatzekoa da ere, Public Policy Economics programa burutu duela Oxfordeko Unibertsitatean.

Azken ikasturtean zehar praktikak egin zituen Deustuko praktiken programaren bitartez, B+I Strategy enpresan. Aldez aurretik ere, praktikak egin zituen IQPC London-en (ekitaldi korporatibo eta gobernuen aldekoak koordinatzen dituen empresan). Bestalde, Elkargi SGRrentzat egin du lan, finatza-arrisku analista gisa.

Bere ama hizkuntza euskera da, eta ingles maila altua du (Certificate in Advanced English ziurtagiria). Gaur egun frantsesa ikasten jarraitzen du.

2020ko irailetik B+I Strategy-ko aholkulari taldearen parte da.

 

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.