Cristina Benguria

Cristina Benguria Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Teknologia Industrialen Ingeniaritzan Graduatua da Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusetik.

Azken ikasturtean Seguros Bilbaoko Marketin Sailean egin zituen praktikak, Deustuko Unibertsitateko praktika programaren barruan. Elebiduna da euskaraz (HABE3 titulua) eta ingeles (Certificate of Proficiency in English titulua) eta frantses (DALF C1) maila altuak ditu. 

2018ko irailaren B+I Strategyko aholkulari-taldean sartu zenetik bere ibilbide profesionalean zehar, Cristinak hainbat motatako proiektutan hartu du parte: Merkatuaren analisia eta benchmarkinga egitea, politika publikoak diseinatzea eta ebaluatzea, negozio-aukera berriei buruzko azterketa- eta hausnarketa-prozesuak, plan estrategikoak zehasteko eta ezartzeko proiektuak eta eragin ekonomikoari buruzko azterlanak, besteak beste. 

Eremu pribatuko bezero nagusien aretan Mondragon Korporazioko enpresak, Ingeniería, Estudios y Proyectos NIP, S.A., IMQ Taldea edo CEIT ikerketa-zentroa daude. Sektore publikoan, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta Sprilurrentzat egin du lan Cristinak, besteak beste.  

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.