Álvaro Quintanilla

Alvaro Quintanilla Masterra da Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzan Centro de Estudios Financieros (CEF) izenekoan, eta baita Zuzendaritza Garapeneko Masterra eta Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza Lizentziatua Deustuko Unibertsitate Komertzialean, finantza eta erakundeen kudeaketa espezialitatean. Bere prestakuntza, finantza korporatiboei buruzko gradu osteko prestakuntzarekin osatzen da. 

Alvarok aholkularitza estrategikoaren eta finantza korporatiboaren alorrean eraman du aurrera bere ibilbide profesionala. 2018an B+I Strategyn sartu aurretik, zerbitzu profesionalak eskaintzen dituzten zenbait enpresatan egin du lan, Deloitten, Norgestionen, Idom Consultingen edo Grafton Corporate Developmenten, besteak beste. Azken horretan iparraldeko fusio eta eskuratze saileko arduraduna izan zen. 

Bere ibilbidean, Alvarok hainbat motatako proiektutan hartu du parte. Horien artean azpimarragarriak dira fusio eta eskuratze operazioen aholkularitza integrala, inbertsio aukeren aholkularitza, plan estrategikoen eta negozio planen definizioa eta ezarpena  edo nazioarte mailako azpiegitura proiektu handien bideragarritasunaren egituraketa eta azterketa, besteak beste. Alvarok industria mota anitzetako nazio eta nazioarte mailako enpresentzat egin du lan, eta esperientzia garrantzitsua gauzatu du eskulanen eta elikaduraren industria sektoreetan. 

B+I Strategyn lan egin duen urteetan, Alvarok zenbait enpresatzat egin du lan, Agrosevillarentzat, besteak beste. 

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.